Pirata ausartak

1

Izenburua: Pirata ausartak
Idazlea: Mitxel Murua
Ilustratzailea: Julen Tokero
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010

Ane Piratak enkargu bat eman dio Patakoni: Pirritx, Porrotx, Marimotots eta tripulazioko gainontzeko kideak marinel eta pirata bihurtu behar ditu lehenbailehen. Irten dira barku pirata batean, eta bere lehenengo abentura bizi izan dute itsaso zabalean. Baina ez da samurra izan inorentzat.
Patakon bihotz handiko pirata da, jatorra eta alaia, beti laguntzeko prest dagoena, baina barku piratan doanean, kontuz!, txantxa gutxi berarekin. Patakonek ondo daki barku pirata batean diziplina zorrotz mantendu behar dela, eta are gehiago errekako marinel arraioak! benetako pirata bihurtu behar dituenean.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Irun 67.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Irun 67.1
Irun 67.1

Marrazki zoragarri hauekin testua ere oso gustura irakurri dut nire semeekin, baina sentsazioa daukat bukaera ez dagoela oso ondo lotuta. Edo ez dut ulertu eta suspensean utzi nahi dute hurrengo libururako, edo nirean azken orria falta zait! Hala ere, nire semeek behin eta berriro irakurri edo ikusten dute.