Basa

1

Izenburua: Basa
Idazlea: Miren Amuriza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna. Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari… Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka. Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz eta indartsuan, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu gordin bezain fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Alegia 41.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Alegia 41.1
Alegia 41.1

Liburua oso gogorra egin zait. Baserriko emakume horri buruz ematen digun irudia, zaharkitua edo aspaldikoa dela esango nuke. Modernitatearen aurka, zakarra, aldaketarik nahi ez duena eta inguruko guztiekin haserre bizi den pertsona da aurkezten diguna. Emakume baserritarraz (honi buruz behintzat) islatu nahi izan duen irudia ez zait batere egokia eta erreala iruditu.”Basapizti” bat aurkeztu digu. Idazkera gustatu zait: nire ustez hizkuntza garbi eta aberatsa erabili du.