Bitsa eskuetan

2

Izenburua: Bitsa eskuetan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2010

Miren Agur Meaberen bigarren poema liburua da “Bitsa eskuetan”, amodioa eta heriotza dituena gai nagusiak. Nortasun berri eta indartsuago baten bila egindako ahaleginaren espresioa dakar Meabek. Hamar urte dira aurten lehendabiziko poema bilduma argitaratu zuela: “Azalaren kodea”, arrakasta handiena izan zuena.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Santurtzi 53.1Aitor Perez Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Aitor Perez
Aitor Perez

Poema-liburuen irakurle ez ohikoa naiz eta une batzuetan irakurritakoari ez diot harrapatu nahi beste.
Liburuak hunkitzeko duen gaitasuna nabarmena da, baita egileak izandako galeraren testigantza oso irekia eta zintzoa utzi izana ere. Beldurra, desoreka, gabezia, nostalgia… sentimenduzko poema-liburua da, baita oroitzapenen bilduma ahalegin txukuna eta emozioen ihesbide liriko baten bilaketa ere.

Santurtzi 53.1
Santurtzi 53.1

Bitsa, eskuetan besterik ez duzula esan duzu une batean. Eta nik, zure poema-liburu berria. Amamaren xaboi-pastilla bezalakoa, txorrota azpian busti ondoren: orain esku artean igurtziz; orain esku artetik ihes eginda; berriro hartuta, kontu handiagoz oraingo honetan, apar usaintsuaz gozatuz, putz egin eta sortzen diren burbuilek lelotuta. Neuk ere eskuetan bitsa baino ez eduki arte. Eskuetan mina duzula esan duzu agurtzeko orduan, Miren Agur. Min itzela. Neuk ere mina dut, bitsa sits bihurtu baita nire eskuetan. Eta badoa sitsa, Herioaren gau-tximeleta, nire eskuetatik hegan. Eta nire arimaren zati bat darama, eta apur bat hilik sentitzen naiz, neuk ere mina baitut. Zure… Gehiago irakurri