Zazpi orduak

2

Izenburua: Zazpi orduak
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Xanti Rodriguez
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010

Liburu hau irakurtzera bazatoz, ez ezazu egin paisaia bati urrunetik begiratzen dionaren moduan, horrela ez baituzu bereiziko bertako harri, lore edo zomorrorik. Aitzitik, ibiltariaren moduan, barnera zaitez bidezidorretan, eta ibili patxadaz, paisaiak zer ematen dizun hartzeko prest. Izan ere, liburu hau ez da ohiko begiekin irakurtzekoa: edozein paraje eguzkipean edo lanbro artean itxuraldatzen zaigun bezala, hau preziatzeko, magiaren kristala ipini behar duzu begietan.

 

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Las KarrerasBilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Las Karreras
Las Karreras

Fikzioaren ahalmen izugarriaz Miren Agur Meabek bere liburuarekin lurralde ezohiko batzuetara eramaten gaitu. Abiatzen gara hor bizi beharko bagenu bezala. Kontakizunean sartuta jakitun gara sorpresak izango ditugula eta gozatzeko aukera ematen digula hasieratik. Oso lengoaia landua erabiltzen duenez, askotan, hitz ezezagun askoren bitartez irakasten digu euskararen esparru zabalaren errealitate miresgarria. Oso ideia orijinala izanik, idazleak uztartzen ditu kontakizun laburrak eta olerkiak. Protagonistak, Doltza izeneko neskatilak, erakusten digu magiazko errealitatea, eta sorginduta bageunde bezala ikus ditzakegu bizitzak dituen alde poliedrikoak. Liburuan maitasunaren garrantziaz goza dezakegu, eta noiz edo noiz tristezia agertzen da konpentsazio gisa. Denbora gabeko istorioetan gizakiek izan ditzaketen esperientziak… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Miren Agur Meabek helduentzako prosazko liburua ekarri berri digu eta esan behar dut oso liburu poetiko, magiko eta alegorikoa dela, baina, aldi berean, oso aspergarria. Hasieratik liburua amaitzea desiatzen egon naiz, ipuin guztiak antzekoak iruditu zaizkidalako. Orrialde asko zuri daude eta hori pozgarria izan zait, azkarrago amaitzen ari nintzelako Gauza bera gertatu zait sarritan agertzen diren koplekin: haria mozten zuten, baina, bestalde, arinago irakurtzen ziren eta hurbilago ikusten nuen tunelaren bukaera. Beraz, nire gustu berdina dutenei ezin diet gomendatu liburu hau. Ea Meaberen hurrengoa interesgarriagoa den!