Azeri-dantza

2

Izenburua: Azeri-dantza
Idazlea: Mila Salterain
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2017

XV. eta XVI. mendeetan Nafarroako erresuma astindu zuten gertakizun historikoek kolpatutako pertsonaiak dira nobela honen ardatza osatzen dutenak. Izaki kolpatuak, bai, baina, beren erresuma bezala, ez menperatuak. Bere bigarren eleberri honetan, Mila Salterainek Erdi Arora eramango gaitu, Inkisizioak jazarri eta erre zituen Durangoko ustezko heretikoen ibilera eta urratsen atzetik, fikzioa eta historia trebetasunez uztartzen dituen kontakizun zirraragarri batean. Osantza Aranguren, Martin Arteaga, Cesar Borgia, Foixeko Germana eta Katalina lehengusinak, Eugenio IV. aita santua edota Joana Jatsu espioi zangozarra izango ditugu bidelagun, Euskal Herriaren historiako pasarte ezezagun bezain erabakigarri batzuetan. Salterainen eskutik murgilaldi irudimentsua, dokumentatua eta jakingaiz betea egingo dugu, munta handiko gertakari historikoak pertsona xumeen eguneroko kezka, beldur eta ametsekin txirikordatzen dituen kontakizun honetan.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Bilbo 54.3SARA de SALTERAIN Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu interesgarria Mila Salterainen bigarrena. Aurrekoarekin aspertu banintzen, liburu honekin gozatu egin dut pixka bat. Izan ere, Mila Salterainen liburuen erritmoa oso motela da eta horrek eragozten du bere liburuak bikainak izatea. Istorioa, ordea, oso ona da eta euskara, duina, baina oso liburu ona izango zenak liburu ona izatea lortu du bakarrik. Ondorioz, gomendatu egingo dut liburu hau, nahiz eta hobea izan zitekeen.

SARA de SALTERAIN
SARA de SALTERAIN

MILA, felicitaciones por esta nueva creación. Zorionak Montevideotik. Te deseo gran éxito. Besarkada handi bat. Sara de Salterain