Marlboro gizona eta beste bi ipuin

0

Izenburua: Marlboro gizona eta beste bi ipuin
Idazlea: Mikel Zubeldia
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2012

Dora Maggo pintorearen estudioko leihoak Sasikoen plazara ematen du. Dorak giza figura biluzien erretratuak margotzea obsesio bihurtua du azkenaldian. Artea baliatu nahi du barruan daraman ezintasuna ulertu eta oreka bilatzeko. Leihotik begira, Marlboro gizonaren ezagutza egin du eta hura margotu arteko onik ez du izango. Nork bere historia, nork bere zauria kontatuko digu. ‘Marlboro gizona’ izeneko narrazio honek irabazi zuen 2011ko Donostia Hiria ipuin lehiaketa.
“Testua errealitatearen, bizitzaren eta artearen arteko gatazka modura planteatzen da. Artearen bidez aurkitu nahi du protagonistak barne munduan falta zaion oreka hori, oraindik ez dakien hori”.
Liburua beste bi narrazioz osatzen da: ‘Udal Zoologikoa’ eta ‘Salomon Weingarten’, aurrekoaren giro berekoak.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments