SU ZELAIAK (9 iritzi) Mikel Peruarena

9

Izenburua: Su zelaiak
Idazlea: Mikel Peruarena
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2014

111 Akademiaren Saria 2014

Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazteak ere. Hilabete gutxi batzuetako kontua izango zela uste zutenak tronpatuta zeuden, ordura arteko gerra odoltsuena bilakatuko baitzen, 60 milioi pertsonaren mobilizazioarekin eta teknologia militar berrienarekin.

Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarena Ansaren bgarren nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Eta soldadu haien guztien artea da Filipe Luro ikazkina ere, Arnegiko basoetan txondorren aldamenean tabakoa landatzen zuen huraxe bera, orain lubaki lokaztuetan Maitenaren gutunen esperoan dagoena.

Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian hondatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldi oso bat sakrifikatu zen.

9
Iruzkina idatzi

avatar
9 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
9 Comment authors
andoniUrnieta 49.2Andoain 25.4Lesaka 30.1Portugalete 62.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
andoni
andoni

zer esango dizuet ba, liburu itzela denik ez dut ukatuko. Neronik, ordea, ezin izan dut leitu.

Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Lan bikaina Peruarenak burutu duena, 1914. urteko tragediaz inoiz buruan izan ez dudan ikuspegi berria eman didana, Iparraldeko euskaldunek bizituriko triskantzaz. Gozagarria egin zait Iparraldeko hizkeraz kontakizuna egiteko Peruarenak egin duen ahalegina. Ezkor azaldu behar badut, zalantza baten inguruan azalduko naiz. Ez dakit nahita egin duen ala istorioaren tentsioak eraman duen horretara: gogaikarria, itogarria gertatu zaidana izan da fronteko erreketan barrena hainbeste ibiltzea, irakurketa zapuztu dit horrek apur bat; irakurketaren zati handi bat lurperatuta ematea gizajo haiek eman zuten bezala, baldintza ezinezko batzuetan, tiroa noiz jaso edo errai guztiak airean noiz lehertuko zain…

Portugalete 62.1
Portugalete 62.1

Hasieran kostatu izan zaidan arren (pertsonaia ugariren artean galtzeko arriskua, Iparraldeko lexiko aberats(egi)a.. baina behin liburuan sartuta, harrapatu egiten zaitu. Bi arlo nabarmenduko nituzke: – Duela 100 urteko Iparraldeko hainbat herri, esparru eta testuingurutako berri emateko duen trebezia (askotan apunte txiki batzuen bidez) – Gerraren gordinkeria, krudelkeria hain bortizki erretratatzeko gaitasuna. Nik neuk 2014ko sarirako aukeratu dut.

Andoain 25.4
Andoain 25.4

Ipar Euskal herriko euskaldunek 1. Mundu gerran jokatutako papera eta Frantziaren alde egindako borroka erakusten digu liburu honek. Beraz, ez da oso gai xamurra. Baina kontakizuna bera ere zaila, astuna egin zait niri. Pertsonaien zerrenda luze-luzea, baina irakurleak horiek identifikatu ahal izateko aukerarik eman gabe. Eta gerrako gertakizun latzak bata bestearen atzetik deskribatuak, hutsik deskribatuak, pertsonaiengan sortzen dituzten emozioen berri ia eman gabe. Hizkuntzaren trataera, Bai, ederra. Lapurteraz dago idatzia eta sinesgarritasuna ematen dio horrek testuari.

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Lan aski ederra iduritzen zait Peruarenak idatzitakoa. Dagoeneko erran diguzue bertzeok zeretaz doan kontakizuna, kontakizunaK, ze girotan, ze su zelaietan… Argazki aski gordinak dira, “argi ilun zirrintak” (berak erranen zukeen eran), diapositibak sailka, proiektatuak?, garrasika aldiz, isilka ere batzutan, zainak airean beti. Espresioa landu beharrez lan on ona egin duela iduritzen zait. Gertakariak “bertako” euskaran kontatuak (autorea bera Ereñozukoa izanik), hagitz ongi, denok ulertzeko moduan, aberats…Mugakoak geranontzat, hainbat erranaldi geuk umetan gurasoei aditutakoak… “”Nehork ez du ezagutzen jauntzi zuritan karrikan goiti oinez doan gizon pulo hori, kohorte bat gaitza duela gibeletik…Emazteño pinpirin eta gizontto galai zenbaitez inguratua doa Herriko Etxearen… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Lehen Mundu Gerrak lehenengo mendeurrena bete duen urtean argitaratu du Mikel Peruarenak horri buruzko liburu hau. Iparraldean gerra nola bizi zen eta hango gazteek zer nolako triskantza jasan zuten azaltzen digu, era gordin eta gogor batean. Gorka Knörrek bere “Mort pour la patrie” abesti hunkigarrian bezala, Peruarenak hegoaldekooi gogorarazi digu, gure gerra zibilez gain, XX. mendean beste gerra krudel bat jasan genuela euskal herritarrok. Eleberria guztiz korala da, eta etengabe helarazten dizkigu berri txarrak, ezagutzen ditugun euskal soldadu guztiak hil arte, zapore tristea utziz liburua amaitzean. Idazketa oso bizia da, gerrak eskatzen duen bezala, eta Iparraldeko hitzak eta esamoldeak erabiltzeak… Gehiago irakurri

Bilbo 54.7
Bilbo 54.7

Mosaiko erraldoia ekarri du orriotara Mikel Peruarenak. Ipar Euskal Herrian gerlan handiak ekarri zituenak fikziozko liburu baten bidez helarazi dizkigu. Su zelaietako kontuak dira nagusi, baina erretaguardiakoak, ospitalekoak, intsumiso egin zirenenak eta abarrak azaltzen dira, han eta hemen, ehunka pertsonaien bidez. Benetako harribitxia eta benetako altxorra. Merezi du, gainera azkar samar irakurtzen da.

Arrigorriaga 51.1
Arrigorriaga 51.1

Itzel gustatu zait Mikel Peruarenaren bigarren eleberria. Lehenengoa ere gustora irakurri nuen, eta irrikaz nengoen hurrengoa noiz aterako. Asebete egin nau. Lehen orrialdeetan hizkuntzaren arazoa gaindituta -batuaz bai baina iparraldeko kutsuaz idatzita baitago, 1914ko idazle batek egingo zuen modura edo-, lehen mundu gerraren kontakizun honek harrapatu egin nau. Pertsonaia gehiegi agian, baina horrelakoxea izan zen eskualdunen patua Gerra Handian: astirik ere ez gazteak ezagutzeko, berehala hiltzen zirelako su zelaietan. Zorionak Mikel!

Eibar 101.1
Eibar 101.1

Formalki oso liburu landua eta oso dokumentatua. I Mundu Gerra puri-purian, Echenozen “14” liburua kopiatuz baino hura garatuz. Hasieran pertsonaia ugari ateratzen dira garaiko bizimodua isladatzeko eta gehiegi galtzen zara, baina piskanaka hil egiten ditu idazleak. Agian pertsonaia protagonisten erreferentzia garbiagoa eduki beharko litzateke. Hizkuntza estiloa bereganatzea kostatu zitzaidan baina gero gustora jarraitu nuen istorioa. A priori euskal literaturako liburu erreferente bilakatzeko elementu guztiak ditu, baina uste dut hortan geratuko dela asmoa (Publizitatea, ahoz ahokoak eta sarien zirkuituak ez dio lagunduko).