Ez obeditu inori

7

Izenburua: Ez obeditu inori
Idazlea: Mikel Peruarena
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2009

Sotero Mujika bertsolaria Baroja moldiztegira joan delarik paperean jarriak dauzkanak inprima ditzaten, enkargatuak tipografo berria aurkeztu dio: “Frantsesa da. Oraindik ez du bertsorik inprimatu, baina ikasi beharko du”. Halaxe ezagutu du Émile okzitaniarra, Parisko Komuna garaiko udaberria bizi izan zuen erreboltaria. Harekin eta Alberto izeneko estudiantearekin tabernan biltzen hasiko da Sotero asteazken iluntzetan; han ikasiko ditu hitz berriak: materialismo historikoa, alienazioa, jabetza pribatua, klase sozialak, plusbalioa, soldataren esklabotza… eta elkartasuna, eta antolakuntza, eta iraultza.
Mikel Peruarenaren lehenengo nobela honetako gertakariak, Donostian 1897ko martxoan hasi eta 1900eko azaroan buka, Sotero Mujikaren ahotik jaulkiak dira. Eta hiru protagonistek arrisku handiko egitekoak dauzkaten neurri berean, ausart eta esku trebez kontatu ditu Peruarenak ere, koipekeria eta aringarririk gabe.

7
Iruzkina idatzi

avatar
7 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
7 Comment authors
Arrigorriaga 51.1Alegia 41.6Bilbo 54.7Gasteiz 9.5Galdakao 55.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Oso garai interesgarria eta ezohikoa aukeratu du Mikel Peruarenak bere eleberrian jorratzeko. Munduan zeuden galderak (pobrezia, inperialismoa, eta abar luzea…) erantzun bila zebilen garai hartan eta eleberriaren protagonistak eginkizun horretan murgiltzen dira buru-belarri. Peruarenak osagarri horiek harturik eleberri ederra prestatu du. Ez dakit zergatik ez daude liburu gehiago XIX. mendeari buruz euskal literaturan. Hain inportantea izanik (sozialismoaren eta abertzaleen sorrera, foruen desagertzea…) ezin dugu aurkitu egoera hori islatzen duten eleberriek edo behintzat, esango nuke oso ezohikoak direla gure apalategietan. Horregatik erosi nuen Peruarenaren lana eta pozik nago irakurketarekin. Gomendagarria.

Ordizia 72.1
Ordizia 72.1

koipekeria eta aringarririk gabe
Koipekeria eta aringarririk gabe, liburua ez zait gustatu.
Badiitu une interesgarri batzuk, baina nahikoa astuna iruditu zait. Adiskide batek izugarri ondo pasatu zuela esan zidan, eta berak aipatutako umorea aurkitu ezinik ibili naiz. Iraultzaren desengainuak ote?

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Liburuaren azal – hegala irrakurritakoan argudioa izugarri atsegin izan nuen. Eleberri honek Frantziako komunaz hitz egiteaz gain zera aipatzen baitu: 1898ko Filipinak eta Cubaren independentzia, kapitalismoa… Nahiz eta arraroa dirudien, materialismo historikoa, alienazioa, jabetza pribatua, klase sozialak, justizia, zapalkuntza, horrelako hitzakagertzen dira liburu honetan eta horrelako gaiak jorratzen ditu. Gainera,protagonistak hizkuntza franko dakizki, besteak beste: frantsesa, italiera, alemaniera eta okzitaniera. 176.orrialdean okzitanierazko esaera bat agertzen da: “ I a un temps que trampa, un autre que destrampa”. Honek esan nahi du : “Badago harrientzako garai bat, eta badago hitzarentzako garai bat”.Nabaritzen da idazlea hizkuntza gutxituen aldekoa dela. Bestalde,testu honetan idazle… Gehiago irakurri

Bilbo 54.7
Bilbo 54.7

Azkar eta eroso irakurri dut liburua. Atsegina izan da orriak pasatzea, aurreratzea eta historian aurrera eta atzera egitea. Gaia oso txukun plazaratu du. Egitura konplexua du, baina era berean horrek eskatzen duen esfortzuak (txikia dena, badaezpada ere) liburua erakargarriago egiten du. Etorkizunean irakurle izango nauzu …. bai horixe.

Arrigorriaga 51.1
Arrigorriaga 51.1

Oso gustura irakurri dut liburu hau. Peruarenaren estiloa gustatu egin zait. Etengabeak dira denboran egiten dituen saltoak. Egitura konplexu horrek hasieran istorioa jarraitzea zailtzen badu ere, nobelan aurrera egin ahala egitura horrek berak lortzen du harrapatzea. Oso ona.

Alegia 41.6
Alegia 41.6

Berezia da Peruarenaren lehenengo eleberri hau; berezia iruditu zait egileak jolas narratibo, ahozko hiztegia eta beste hainbat “litzentzia” literarioak ibiltzen dituelako. Pertsonaien pentsaerak azaltzen saiatu, gizarteari kritikatu edo irakurketa desberdinak eman nahi izan dituelako, momentuetan astuna egin zait, eta nire ustez, horiek nobelaren erritmoa eta kontakizuna moteltzen dute. Hala ere, Peruarenak bere lehenengo eleberri honetan zailena egin du eta hurrengoetan kontakizuna zaintzen edo erritmoa kontrolatzen badu irakurtzekoak izango ditugu.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Istorio polita Mikel Peruarenak ekarri diguna. XIX. mendearen amaierako gertakari historiko batzuk ekarri dizkigu eleberri honetan (Parisko Komuna, Kubako gerra, Canovasen hilketa, etab.) hiru pertsonaia atsegin erabiliz. Liburuaren egitura bai izan dela konplexua; izan ere, etengabeko aurrerako eta atzerako narrazioak asko zailtzen du irakurketa. Pasadizo batzuk hainbat alditan agertzen dira, déjà vu moduko batean. Dena den, oso liburu gozoa iruditu zait, guztiz gomendagarria.