Atzerri

2

Izenburua: Atzerri
Idazlea: Mikel Antza
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2012

Idazle batek beste bati kartzelatik ihes egiten lagundu dionez geroztik atzerrian bizi da, lanbiderik gabe, herritik urrun, lehen jori sortzen zitzaizkion istorioak asmatzeko ezindurik.
Zalantzez estututa dabil: gerraren erdian nola jarraitu idazten, zertaz idatzi beste batzuek dena ematen diharduten artean?; nori esango dio literatura borroka egiteko tresna bat dela, berak ere hori argi ikusten ez duen unean? Halatan, bere bizitza noratuko duen erabakia hartzeko premiaz konturatuko da: idatzi edo gudukan jarraitu, luma edo ezpata. Eta jakinaren gainean dago, ezkutuko borrokan sartzen dena ez dagoela lore-jokotarako, ez dagoela barne-azterketa askotarako.
Hurrengo hitzordu klandestinora doanak badaki azkena izan daitekeela.
Mikel Antzak, bigarren nobela honetan, idazle berri bat deskubrituko du: bere baitan isil eta gordean ibilitakoa, behinhola ihes egin zuena eta ordutik itzultzeko ahaleginean ari dena.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Gasteiz 9.5Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Azaroaren bukaeran Barrura begiratzeko leihoak ikustera joan nintzen. Lanaren protagonistetako bat Mikel Antza zen. Dokumental hartan, Mikel Antzaren azken liburuaren, Ospitalekoak haren hainbat paragrafo agertzen ziren. Hainbeste gustatu zitzaidan filma, ezen Atzerri irakurtzea erabaki nuen. Eta ez naiz damutu. Izan ere, hunkigarri eta beharrezkoa deritzot nik eleberriari. Oso estilo arina erabiltzen du Donostiako idazleak: 18 ataletan zaituta dago eta esaldi motzez baliatzen da. Bestalde, behin baino gehiagotan Iparraldeko hitzak aurkitzen dira eleberri honetan, esate baterako, “promenada”, “kaiertxoa”, “afixa” eta “klotxard”. Gainera, egile batzuk aipatzean ez du jartzen komarik, jarraitua izkiriatzen du: “Lokartu aurretik irakurritako Claudelen Canoren Sebalde Sarrionandiaren Darrieusequen Arambirren… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarria Mikel Antzaren azken hau. Idazkera bikaina da eta erabilitako hizkuntza, oso aberatsa. Argumentuari dagokionez, ez dut interesa inoiz galdu eta, amaierara heltzean, pena handia hartu dut, gustora jarraituko nukeelako liburua irakurtzen luzaro. Ospitalekoak liburua eta azken hau kontuan hartuta, Mikel Antza euskal literaturako idazle onenetarikoa bilakatzen ari dela esan dezaket. Beraz, oso gomendagarria liburu hau.