Jauregiko sekretua

0

Izenburua: Jauregiko sekretua
Idazlea: Maribel Aiertza
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2016

Zergatik egin behar dugu beti nagusiei sudur puntan jartzen zaiena? Gure ama sarjentuak erabaki du, aurten, Otxanten igaro behar ditugula oporrak, aitona-amonak zaintzen. Tximeleta bat basamortuan baino gehiago aspertuko naiz, hemen umeak koadroetan baino ez direlako existitzen. Hori uste nuen jauregikoak euren ume bereziarekin etorri direla entzun dudan arte. Amonak esan dio amari, sekretuan. Eta ez dute ni jauregira hurbiltzerik nahi. Ba hainbeste misteriorekin jakin-min itzela piztu didate. Gainera, hezur-haragizko beste ume bat ere azaldu da herrira. Martetik etorri dela ematen du; ez dit esan ba Otxante polita dela. Bueno, polita ez dakit, baina ospetsua bihurtu dugu azkenean. Jakin nahi zergatik?

 

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu