Azken balada

1

Izenburua: Azken balada
Idazlea: Mariasun Landa
Argitaletxea: Erein
Urtea 2016

Narrazio honekin Mariasun Landak iradokizunez betetako testu narratibo bat eskaini digu, Oreina bilakatu neska, euskal ahozko literaturan jaso zen azken baladan murgilduta. Baladaren istorio asaldagarria Erramunek, parke bateko zaindariak, kontatzen dio Maitane neska gazteari, eta honek beste bertsio bat eskaini digu hurrena. Beraz, balada klasikoaren istorioari, bertsio moderno bat erantsi dio autoreak maisutasun handiz.
Kontakizun aberats eta iradokitzailea, tragikoa eta era berean umoretsua; tradiziozko literaturatik abiatuta, egungo literatura erakargarri egiteko eredu paregabea.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Irun 67.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Irun 67.1
Irun 67.1

Ipuin honetan balada bat azaltzen zaigu, izenburuak horrela azaltzen digu! Balada tipikoz edo tradizional bat, bi anai arreba, neska bihurria libertate egarriz, eta mutila ehiztaria, topiko guztiak betetzen dituena. Baina balada hau zaindari batek neskato bati kontatzen dio, eta honek bukaera aldatuko du. Goxoa da estiloa baina ez nau asebete.