Marikanta eta inurriak

1

Izenburua: Marikanta eta inurriak
Idazlea: Mariasun Landa
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2012

Marikanta txitxarrak negualdi zoragarria izango du inurritegi batean: inurriei abesten irakatsiko die, eta kanta xume baina alai bat ere asmatuko du, inurriek Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa bat irabaz dezaten. Baina inurriak, nonbait, ez dira kantagintzarako jaio…

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Lesaka 30.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Oparitxo xarmanta, ume ttikien aitzakian, guretzat ere. Esopo greziarraren alegia/fabulari bertsio berritua, niretzat egokia, eman dio Mariasun Landak. Ilustrazioak ere (Jokin Mitxelena) gozo gozoak; presentazioa, maketazioa ederki, nire gusturako. Ez du asmatzen, ordea, kontatzeko moduan, haurrentzeko irudi flashetan, narrazio jarioan, hitz jokoan…hizkera bortxatuxea iduritzen zait. “”Ahora zer eraman ez zeukala gertatzen zela…””. “”Eta azkenean, entseiua hasten zenean, iskanbila karrankaria baten antzekoa izan ohi zen hura, patrikatik erortzen zaizkigun txanponen hotsa bezalakoa””. Ez al zaizu artifizial antza iduritzen, 0-6 urtekoentzat?. Eta kanta….Ez dute berealakoan burutan harturik, alajinkoa. Ez bederen neuk ezagutzen dituztenek. Baina nik zer dakit ba?