Feminismoa eta politikaren eraldaketak

0

Izenburua: Feminismoa eta politikaren eraldaketak
Idazlea: Mari Luz Esteban
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2017
Lisipe bildumako bigarren liburua

Politika berrasmatzen ari gara? Galdera horrekin irekitzen du elkarrizketa Estebanek. Nolakoa da egungo mugimendu feminista? Zein izan da azken hamarkadetan ezagutza sortzeko eta zirkularazteko erabili den metodologia nagusia feminismoan? Nola iristen da egun gizartera edo beste gune batzuetara, gune feministetan sortutako ezagutza?
Zeintzuk dira politika (feminista) baten arrakasta bermatzen duten ahalmenak edo trebetasunak? Noraino dira bateragarriak erreforma eta haustura?
Zeintzuk dira ahalduntze terminoaren gaurko erabilerak? Nola egituratzen da lidergoa? Nola babestu eta kritikatu aldi berean boterean dauden feministak?
Ale honetan hamaika galdera aurkituko ditugu erantzun bakoitzeko eta hamaika eraldaketa konfrontazio bakoitzeko. Ondo lotu gerrikoak.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu