L. A. A.

1

Izenburua: L. A. A.
Idazlea: Maixa Zugasti
Argitaletxea: Algaida
Urtea: 2018

Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik… Errealitatean lez, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldurrezko kontakizun bihurtuko da. Gezurra, izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak izango dira, harik eta bakoitza bere bakardadea gainditzera ausartuko den arte.…

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu interesgarria Maixa Zugastiren lehenengo hau. Irun saria irabazi zuen 2016an eta thriller motakoa da. Zati batzuetan suspentsea mantentzea lortzen du, thriller onek egiten duten bezala, baina beste pasarte batzuetan porrot egiten du. Amaiera ere ez zait oso ona iruditu. Azkar irakurtzen da eleberria eta inoiz ez naiz aspertu, nahiz eta aipatutako gorabeherak egon. Beraz, balekotzat joko dut eta, ondorioz, gomendatuko dut, lehenengo liburua izateagatik, batez ere. Ea nolakoa den argitaratuta dagoen bigarren liburua!