Erran gabe doa

1

Izenburua: Erran gabe doa
Idazlea: Maddi Zubeldia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Erran gabe doa. Horrela joan da Mattin, erran gabe. Eta isilduaren pisuak inguruko bakoitzarengan piztu edo itzali duena da eleberri honen gaia.
Mattinek utzitako hutsuneari bost aurpegi eman dizkio Maddi Zubeldiak, bost ahots. Bizitzaren sare korapilatsutik atera nahian zalapartaka ari dira bostak ala bostak. Eta galdera, kezka, haserre eta malkoen berri nori emanik ezean, marmolezko harri beltzaren gainean uzten dituzte, bakoitzak bere modura.
Hitzen artean irakurtzeko, isiluneen artetik entzuteko, pertsonaiak bakardadearen inta gaitzetatik nola ateratzen diren ikusteko parada ederra da liburu garratz bezain umoretsu hau.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Arrizabalaga(e)ko Kaiet Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Arrizabalaga(e)ko Kaiet
Arrizabalaga(e)ko Kaiet

“Deserria haurtzaro” gustura irakurri nuen, eta Maddi Zubeldiaren hurrengo eleberria nolakoa izango ote zen galdetu diot behin baino gehiagotan neure buruari. Pentsatu baino irakurtzea erabaki dudan arte. “Erran gabe doa” desberdina da zinez, lehen eleberrian azaldutako hainbat osagai ez dira berriz agertu, baina berri batzuk azaldu dira. Herrimina azaltzen zen lehenengoan, bigarrenean, aldiz, herrikoikeria. Irakurtzen hasi eta berehala eleberria aspergarri izango zen susmoa ukan dut, Lapurdiko herri txiki bateko txikikeriak baititu itxura batera aipagai, baina ez da horrela izan. Serioa zirudiena irringarri bihurtu da. Ironia, umore beltza, satira, sarkasmoa… Idazleak etengabe darabil ziria, eta irakurleak irri-karkaila batzuk eginen ditu, segur.… Gehiago irakurri