Deserria haurtzaro

1

Izenburua: Deserria haurtzaro
Idazlea: Maddi Zubeldia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Sei urteko Anak Frantziako Mesozera bizitzera joatea argitik itzalerako bidaia bezala bizi du. Ilunpe horretan badu izpi ederrik, halere: aitaren hitz-joko zoragarriak, Danièle lagun-mina, eta, batez ere, barne mundu ezin aberatsagoa. Ana ez baita edozein neskatxa. Amets-bidaiak egiten ditu, eta bertan sekretu harrigarriak azaleratzen, emeki-emeki. Eleberri honek autobiografia, historia eta fantasia elkartzen ditu, idazkera fin eta aisitean. Frankismoaren garaiko haur ebatsien gaia ere poesiaz janztea lortzen du Maddi Zubeldiak. Irria negarrarekin nahastea lortzen duen bezala. Lehen eleberri ederra, irakurri ondoren buruko xoko batean gelditzen zaigun horietakoa.

Iruzkina idatzi

1 Iruzkin Honi buruz "Deserria haurtzaro"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
Senpere 4.1
Lehen parte batean kontakizunak autofikzioaren itxura hartzen du. Susma dezakegu idazleak neurri handi batez bere hautzaroa aipatzen duela Ana protagonista haren berdina agertaraziz. Hori da autofikzioaren teknika: autoreak bere bizia aipatzen du bere berdinari esker 3.pertsona erabiliz. Bigarren partean kontakizunak eleberriaren antza hartzen du gehiago, fikziozko elementuak sartzen baititu. Ororen buru lehen eleberri honekin Maddi Zubeldiak obra atsegina aurkezten digu. Erraz irakurtzen da, bereziki idazkera eder bati esker. Oso gustura irakurri dut. Liburu hau irakurtzea merezi du.
wpDiscuz