TXAKUR INGELESAK (5 iritzi) Lutxo Egia

5

Izenburua: Txakur ingelesak
Idazlea: Lutxo Egia
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2011

Era ugari dago mundutik desagertzeko. Heriotza da drastikoena, eta horrexegatik beti lehenbizi aipatzen dena, ipuin bilduma honetan bezala. Gero datoz bestelakoak: kartzela, ihesa, ezkutatzea, bakardadea, alderrai ibiltzea, deitura eta itxura aldaketa, lausokeria, liluramenduzko amarrua. Eta agian lañoena: oharkabean igarotzea.
Gaur egun fikziozko bizitza batean murgildurik bizi ote garen sentipena izaten dugu sarri, gero eta meheagoa delakoan errealitatearen eta birtualitatearen arteko muga, antzemanezina bihurtzerainoko horizonte fina. Ikusezina. Halakoxeak dira istorio hauetako pertsonaia asko. Hiriaren amaraunean katigaturik dabiltza, hezur eta mami batzuetan, besteetan ikusezin… han-hemen arrastoak utziz.
Irakurri ahala desegin egiten diren biografietako hitzak eta itzalak dirudite Lutxo Egiaren kontakizunek. Lanbroaren antzera dena gerizatzen duen estiloak bustitzen du paisaia humano hau.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Senpere 4.1Gasteiz 9.5Oñati 45.2Irun 67.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Senpere 4.1
Senpere 4.1

Istorio labur horiek -lehenak salbu- funtsezko gai berdina daukate, egoera ezberdinetan gauzatzen dena. Hala, idazleak agertzea/desagertzea, nortasun anitzeko gizabanakoak, presentzia/absentzia gaiei arreta handia ematen die. Bartzelonan, Palermoko Kaputxinoen katakonbetan, Dubilnen… toki hauetan guzietan protagonistak errealitatearen eta fikzioaren mugetan dabiltza. Egia esan, egiazko fikzioaren ala fikziozko errealitatearen arteko joko hori espioitza eleberriari dagokio. Nire iduriko Lutxo Egiak espioitza eleberria idazteko trebetasuna daukala erakutsi digu liburu honetan.

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Beterriko liburua 111 aldizkariaren azken alea irakurri izanak Lutxo Egiaren liburuaren inguruan idaztera bultzatu nau. Bederatzi ipuineko bilduma da. Zein baino zein ezberdinagoa! Lehenengo testuek ez nautela hartu aitortu behar dut ez ì Txakur ingelesakî, ez ìLerdo makiladunaî, ezta ìNeuk diseinatu nuen John Lenon hil zuen pistolaî ere; nahiz eta, guztietan hiztegi aberats samarra erabili duen Egiak. Bigarrena, ìLerdo makiladunaî, izen ospetsuen nahaste-borrastea da.Nire ustez, Beckett, Bernard Shaw,Miguel de Unamuno eta Edorta Jimenez aipatzen ditu funtsik gabe.Laugarrena, ìPinche Loserî ez dut ulertu.Castillejo sindromea atsegin izan badute ere. Ez dakit horrelako sindromea dagoen, edo Lutxo Egiak asmatu duen. Hala eta guztiz… Gehiago irakurri

Oñati 45.2
Oñati 45.2

Bederatzi ipuinez osatutako liburu hau ez zait asko gustatu. Istorio tristeak, ilunak dira orokorrean. Bitxiak ere bai momentu batzuetan, baina orokorrean ez zait entretenigarria iruditu. Gehiago esango nuke, azken hiru-lau ipuinak irakurtzeagatik eta liburua amaitzeagatik irakurri ditut. Pare bat istorio salbatu daitezke. Adibidez lehena, liburuari izena ematen diona: Txakur ingelesak. Hor hausnarketarako zenbait gauza aurki ditzakegu. Eta bosgarrena, Pinche Looser, Mexikora joanadako futbolari bati buruzkoa. Baina istorioak orokorrean esan bezala ilunak dira, ez daukate akziorik edo 180 graduko birarik (agian bosgarren istorio horretan salbu). Ez naute irakurle bezala entretenitu edo gogoetara bultzatu, eta azken finean horixe da liburu bati eskatzen… Gehiago irakurri

Irun 67.1
Irun 67.1

Zailak egin zaizkit narrazio hauek, izen gehiegi narrazio labur hauetan. Ez naiz gustura gelditu. Narrazio batzuk beste batzuk baino gusturago irakurri ditut, baina orokorrean ez nau bete.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu eskasa Lutxo Egiak ekarri berri diguna. Bederatzi ipuinek osatzen ditu liburua eta ezin dut bat ere gomendatu, denak txarrak baitira. Gehienek ez dute amaiera logikorik, bat-batean amaitzen baitira. Ipuinen argumentuak ere aspergarriak dira, ipuin baten bat kenduta (“Txakur ingelesak” edo “Pinche Looser”, adibidez), baina besteak bezala istorioa biribildu gabe amaitzen direnez, ez dira horiek ere salbatzen. Beraz, ezin diot inori gomendatu liburu hau.