Eremuen birkalifikatzea

0

Izenburua: Eremuen birkalifikatzea
Idazlea: Luis Garde
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2014

XABIER LETE II. Poesia Saria

«Liburuko poemetan arnasa handiko ahots poetikoa mintzo da, oreka bereziz elkartzen dituena gizarte kritika eta metapoetika. Hala, liburuaren hausnarketa ildo nagusietako bat bihurtu du egungo krisi garaiari egokitzen zaion poesia moduaren bilaketa, apaindura hutsala izatetik aldenduta. Ondorioz, liburuko diskurtsoaren ausardia azpimarragarria suertatzen da gure garaiko eta gizarteko kezkez diharduenean, esaterako, lana galdu edota aurkitu ezinaren larriduraz mintzo denean, edota urbanizazio abandonatuen hondakin urbanoen paisaia prosaikoaz pentsatzera datorrenean. Hartara, mundu erreferentzial berritzailea sortu du. Gaur egungo komunikabideetako mezuen artean kokatzen du nortasun propioa duen ahots poetikoa, sentibera, konzientziaduna eta iradokiorra aldi berean, sarri, lerro gogoangarrietan mamitu dena.»

(Epaimahaiaren aktatik)

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu