Trenen abiadura

0

Izenburua: Trenen abiadura
Idazlea: Luis Garde
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2014

“Gizakiak gaur ez zukeen poesia asmatuko”, idatzi zuen Paul Valéryk ohar batean. Azken tren motelean leihatilatik begira adierazpen bitxi hartaz hausnartzen du bidaiariak. Gure abiadura handiko trenen garaian oraindik posible dira paisaia eta begirada geldiak; idatz daiteke gaur poesia?
Liburuaren bigarren atalean Veneziara egindako amodioranzko eta desamodioranzko bidaia oroitzen du bidaztiak, malenkoniaz baina ironiatsu, Mosku-Vladivosok tren transiberiarrean ibilbidea You Tuben dakusan bitartean. Erantzun dio olerki honek lehengo poemaren galderari?

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu