Maizter arrotza

0

Izenburua: Maizter arrotza
Idazlea: Luis Garde
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2013

Non dago aspaldi haragiztatu nahi (uste) izan genuen aitaren etxearen defendatzaile hura? Zertan dabil gaur? Etxearen jabea da edo errenta eramangaitza ordaintzen du? Kaleratu zuten hipoteka sinatu ezinda? Arima galdu zuen bere etsaiaren besoak moztu ondoren?
Non daude haren erasotzaileak? Bertan erasoka diraute edo lausotu dira? Etsai haiek etxeko mamuak ziren, benetako jabeak? Hipoteka sinatzera bortxatu zuten defendatzailea, geroago bere ametsetik kanporatzeko?
Etxea suntsitu edo bakarrik hura erostea zuten benetako nahia?
Poema hauetan balizko erantzun banaka batzuk aurkituko ditugu, hurrenez hurren galdera gehiago baizik eragiten ez dituzten ikuspegiak.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu