Pikondoaren balada

1

Izenburua: Pikondoaren balada
Idazlea: Leire Bilbao
Ilustratzailea: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Osaba Lukasek etxe ondoko pikondoaren adarretan pasatzen du eguna, liburuak irakurriz, etxekoekin hitz eginez eta kanta zaharrak abestuz; gerra iristen denean ere, bertan ezkutaturik geratuko da, armei uko eginda, halako batean, sekula gehiago arbolatik ez jaistea erabakitzen duen arte. Istorio eder eta hunkigarria, Martiña ilobak kontatua.

Iruzkina idatzi

1 Iruzkin Honi buruz "Pikondoaren balada"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
Donostia 47.3
Iazko Lizardi Saria irabazitako liburu honek zalantza sortu dit. Istorioa ulertu dut baina istorioak zer esan nahi didan, ez guztiz. Istorioak bi azpi-istorio nagusi ditu. Martinak bere osaba Lukasekin duen harremana eta gerra. Lukas pikondo batean bizi da zuhaitza zainduz eta pikuak janez eta apurka-apurka pikondo bihurtzen ari da osaba. Beraz, gerrara joateko bere bila datozenean pikondoan ezkutatuta dagoenez ez dute aurkitzen. Martinaren aita izango da gerrara doana. Erramun Martikorenaren “txoriekin mintzo zen” dioen abestian bezala, Lukas ere txoriekin mintzo da eta gerrako berri txarrak kontatzen dizkiote. Aita gerratik itzultzerako Lukas zuhaitz bihurtua da eta Martinak erabaki bat hartzen du.… Gehiago irakurri
wpDiscuz