Xomorropoemak

0

Izenburua: Xomorropoemak
Idazlea: Leire Bilbao
Ilustratzailea: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2016

Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin dela ahazten zaigu sarritan. Txiki txikitako kanta, aho-korapilo eta hitz asmaketekin poesia sortzen dute berez eta natural. Irakurtzen hasten direnean, ordea, ipuin narratiboak eskaintzen dizkiegu eta poesia bazter batera utzi. Horrenbestez, urteekin poesiara hurbiltzen direnean arrotza egiten zaie, zaila eta konplikatua.

Katebegia hautsi ez dadin, eta era natural batean poesia lantzen jarrai dezaten asmoarekin sortu dira liburu hauek. Poesiak irudi berriak asmatzeko balio duelako, umeen irudimenari mugarik jarri gabe. Poesiak hizkuntza garatzeko eta berritzeko balio duelako. Erritmoa eta errima lantzeko ere baliagarriak dira poemak. Begietatik ez ezik, belarritik irakurtzen ikasi eta kantuetara hurbilpen bat erraztuz.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments