Lorea Gernika, andrazko bat

2

Izenburua: Lorea Gernika, andrazko bat
Idazlea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2015

Hiru aldiz makurtu zen Ramiro Arrueren dantzari aingeruen azpian, luma eskuan zuela, Donibane Lohizuneko udal ezkongelan. Hantxe sinaturiko hiru hitzarmen estrategiko hauei esker, eta batez ere beste horrenbesteko banantzeen edo alarguntzeen ondorioz –ez dago garbi–, Lorea Gernikak nahikoa eusko bildu ahal izan du bizimodu erosoan laketzeko egungo euskaldunen izatea pairatuz, pentstatzen ikasiz, andrazko bihurtuz: ironia eta eztitasuna, umorea eta malenkonia.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Bilbo 54.3Ea 83.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Ez zait batere gustatu Koldo Izagirreren azken liburua. Ez diot haririk (egon balitz) harrapatu eta iruditu zait ez zeukala ez hanka ez bururik. Lorea Gernika andrearen pasadizo nahasiak bata bestearen atzetik jartzea, inongo loturarik gabe, izan da, nire ustez, idazlearen lana, baina irakurle batzuok gehiago eskatzen dugu. Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau.

Ea 83.1
Ea 83.1

Lorea Gernika andrazko euskaldun Kixote moduko bat da, zeinak zaldi bezala kakalardo hori bat duen eta Benedictine-z beteriko petaka bat lantza erara. Trenez ere tokialdatzen da; zelan ez inguru hauetan bizi izanda. Karriketan zehar ere asko mugitzen da. “Andrazko bat” izenburua ere izan lezake lanak, baina arruntegi geldituko litzateke, indar gabe. Egileak izen mardul eta, aldi berean, ederrarekin jo du. Liburua kapitulu gisako 53 egoeratan banantzen da eta Lorea Gernika Euskal Herriko toki desberdinetatik –Santurtzi, Aia, Hendaia, Tafalla, Antzuola, Deustu, Baiona eta abar–, pasatzen da. Istorio batzuek Errealismo magikozko ukitua ere badute. Baina, nor da edo zelako andrazkoa da Lorea… Gehiago irakurri