Mussche

3

Izenburua: Mussche
Idazlea: Kirmen Uribe
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2012

Literaturarako grinaz, elkartasunez gerraren kontra, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraia handiz presoaldian.. Robert Mussche idazlearen izaera eskuzabalak zirrara sortzen du, baina aldi berean baita larritasuna ere.
Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean; haien artean dago Karmentxu, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duen Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte, kontakizunak gatazka garai zail eta gordinetan barrena ibiliko gaitu.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Zalla 63.1Irun 67.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Zalla 63.1
Zalla 63.1

Kirmen Uriberen aurreko eleberrian tekinakari jarraituz, zatikaka kontatutako elkarrekin korapilatzen diren istorio ezberdinen narrazioa eskaintzen digu. Santurtzitik abiatuta, gerratik ihesi doazen ume euskaldunena, Robert Musscherena, honen lagunarena Herman Thiery,…., dena errealitatea eta fikzio nahastuz. Idazlearen sator lana antzematen da, lan mardula nire iritziz. Arin eta erraz irakurtzen da, nahiz eta amaiera aldera interesa galtzen duen.

Irun 67.1
Irun 67.1

1937an Bilbotik umeak itsasontziz eraman zituzten erbestera. Niretzat dagoeneko hasiera gogorra, harrapatu nau, agian ama naizelako eta beraiek lekuan jartzen naizelako? Edo Kirmenek oso ondo azaldu duelako une hori. Kontua da ni harrapatu ninduela eta bere bizipen pertsonalak tartekatuta oso hurbilekoa iruditu zaidala. Asko gustatu zait, ondo idatzia, informazio askoa emanda baina modu atsegina eta erakargarria.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Bilbao-New York-Bilbao liburua ez zitzaidan gustatu eta ibilbide arrakastatsua izan du. Mussche liburu berria ere ez zait heldu. Ez dakit errua nirea den, jendearentzat Uribe maisua omen baita, baina ezin izan dut gozatu bere liburuekin orain arte. Musscheren argumentua gerrako umeen istorioa omen zen, baina beste gai batzuekin nahastu du hori Uribek: Mussche eta Hermannekiko adiskidetasuna, Mussche eta bere emakumeenganako ezintasuna (Vic agertu arte), eta Kirmen Uribe bera eta Musscheren alabaren (eta beronen senarraren) harremana. Nik esango nuke horiek direla gai nagusia eta ez gerrako umeena, nire kaltean. Izan ere, hainbeste gai nahastean, interesa galdu dut, interesgarritzat jotzen nuena irakurtzen… Gehiago irakurri