Bilbao – New York – Bilbao

13

Izenburua: Bilbao – New York – Bilbao
Idazlea: Kirmen Uribe
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendeanhasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.

13
Iruzkina idatzi

avatar
13 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
12 Comment authors
Alkiza 96.1Ordizia 72.1Soraluze 46.1GasteizDonostia 47.2 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Gustatu zait Kirmen Uribek idatzi duen liburua. Aitorpen hori eginda, esan behar dut zerbait desberdina espero nuela. Zapore gazi-gozoa geratu zait amaitu dudanean. Agian, itxaropen handiegia izan nuen. Uribek prosaz egiten dituen lanak -zutabe eta artikuluak- jarraitzen ditut maiz. Hizkuntza modu miragarriz menperatzen duela agerian dago nire ustez eta menperatze hori liburu honetan ere islatzen da. Kirmen Uribek, olerkari aparta izanik, paregabe kontatzen dizkigu pasadizo batzuk prosaz egindako bere lehen eleberri honetan. “Arrainetan negua dena, gizakietan galera da. Galerak zehazten du gure garaia, harreman baten bukaerak, maite dugun pertsona baten heriotzak. Galera bakoitza, uztail ilun bat sakonean”. Hau bezalako pasarte… Gehiago irakurri

Senpere 4.1
Senpere 4.1

Skagen, St. Kirla, Stronoway… izen horiek ezagutzen al dituzue? Ezetz? Bera, K. Uriberen urratsei jarrai biezaizkiezue. Ipar itsasoko leku hauetarat eramaten gaitu idazleak, hango gertaerak azalduz (euskal arrantzaleak protagonista nagusiak izanik) edo hango jendeekin topatuz. Blbao – New York – Bilbao liburua bidaia liburu izenda dezakegu Ondarroatik Ipar Eskoziaraino edo Bostoneraino eroan gaituena. Azaleko irakurketa batetik esan genezake idazlea irakurlearekin solasean ari dela: gai batetik bestera azkar-azkar pasatzen da orainaldiaren eta iraganaldiaren artean itzuliak eginez. Autoreak aitortzen duen bezala: “oroimenaren lana aztertzen dut”. Orainaldiko xehetasun txikienak oroimena pizten du eta iraganaldira garamatza. Hala ere solasaldi itxurazko nahasketa horren azpian egitura… Gehiago irakurri

Oñati 45.2
Oñati 45.2

Asko gustatu zait Kirmen Uriberen azken lana. Agian pertsonalegia eta errealegia, gaur eguneko bizitzari aipu asko egiten dizkion liburua da. Baina gehien harritu nauena irakurtzeko oso erraza izatea izan da. Lagun batek utzi zidan eta presaka irakurri behar izan dut denbora gutxi nuelako. Lagunak liburua eman zidanean pentsatu nuen ezingo nuela irakurri, berrehun orrialdetik gora baititu; baina oso erraz irakurtzen denez hiruzpalau arratsaldetan amaitu daiteke. Uste dut irakurtzea merezi duen liburu bat dela.

Asteasu 27.1
Asteasu 27.1

Asko gustatu zait, hiru egoera errealitate lotzeko gaitasuna, borobila. Orain artean Kirmenena irakurri dudana, egunkarian zutabeetan (motzean) argitaratua izan da eta bere idazteko estiloa oso gustukoa dut: txukuna eta oso goxoa. Benetan kontaketa borobildu egiten ditu. Eta bere idazteko moduak orain ere hunkitu egin nau.

Donostia 47.2
Donostia 47.2

Ikusmin handia piztu zuen Uriberen liburuak, eta kritika txarrik ere izan du. Nire ustez, ez da nobela bat; istorio bilduma bat da, istorioen arteko lotura –hegazkin bidaia bat- lausoegia delako osotasun batez hitz egiteko. Gehiago dirudi nobela idatzi aurretik egiten den dokumentazio lana. Bere familia, harreman sentimentalak, idazle bizimodua, Ondarroan bizi izandako jendearen kontuak, gogoetak, liburua idazteko zailtasunak… aletzen ditu. Errealitatean oinarritutako pasarteak dira gehienak, berari edo bere ezagunei gertatutakoak, baina fikzioa ere badarabil. Gauza batzuk kanpotik kontatzen ditu, urrutitik, eta beste batzuk lehen pertsonan. Nahiz eta ez dudan uste euskal literaturara inolako berrikuntzarik ekarri duenik (badirudi berak hala uste… Gehiago irakurri

Gasteiz 9.11
Gasteiz 9.11

Liburu istorio labur eta intimoen sare bat da, Ondarroako lehengo arrantzaleen bizimodua (galtzear dagoen bizimodu bat) jasotzen duena. Horri gehitu behar zaizkio handik eta hemendik jasotako beste istoriotxo mordo bat, askotan literaturarekin zerikusia dutenak. Erraz irakurtzen da liburua eta une batzuetan hunkigarria ere bada. Hala ere, ez dauka hari zuzen bat eta orrialdeen artean naufragatzeko arriskua dago.

Gasteiz
Gasteiz

Liburu hau gustura irakurri dut, agian, pretentsiotsuegia, ez baitzait iruditu testua zatiak elkarrekin jartze hutsa liburu bat osatzeko nahikoa denik.Haria falta zaio nire ustez, eta zati bakoitza josteko erabili diren puntadak estuagoak izatea. Gustatu zait autofikzioaren kontu hori: idazleak, bere izena duen pertsonaia sortu du, eta errealitateko gertakariak izan daitezkeenak fikzio bihurtu ditu, irakurleari fikzioak errealitatetik edaten duela erakusteko, edo errealitateak fikziotik… Lehenengo nobela izateko maila onekoa dela iruditzen zait, eta esan dudan bezala gustura irakurri dudanez, erabat gomendagarria dela uste dut.

Soraluze 46.1
Soraluze 46.1

Nobela honetan idazlearen arbasoak ezagutuko ditugu. Antzinako garaietako istorioz betea dago liburua. Sentimenduz azalduak denak. Nahiko anarkikoa iruditu zait Kirmenek guzti hauek azaltzeko erabili duen modua. Hala ere, gustora irakurri dut. Idazleak bizitza ikusteko hain berea duen era berezia azaltzen zaigu nobela osoan.

Ordizia 72.1
Ordizia 72.1

Liburuaren kontrazalean diotenenez, mosaiko bat eraiki du egileak nobela honetan. Mosaiko nahasi samarra esango nuke nik; Bilbao eta New Yorketik oso urrun dagoen mosaikoa. Akaso bi hiri horien oihartzunak eraman nau ni liburua aukeratzera eta, akaso, horregatik ulertu dut hobeto hasieran oso arraroa iruditu zaidan azala. Iruditzen zait liburu honek ez dituela asko ez hotz ez bero utziko. Horregatik izango zuen prentsan ere eraginik, izan kontrakoak nahiz aldekoak. Bukatzeko, egilearen beraren presentzia gehiegizkoa eta mosaikoa lotzeko erabilitako aitzakia, bidaia, agian, badaezpadakoa gerta litezkeen arren, zenbait kontakizun interesgarriak dira.

Alkiza 96.1
Alkiza 96.1

Kirmen Uribe-rena aspaldi iragarritako lana zen eta, dirudienez, ikusmira zegoen. Liburua oso gustura irakurtzen da. Egia da ez dela nobela arrunt bat (autofikzioaren bidea aukeratu du egileak) baina ez da abagoardiako lanik ere. Sebald eta Vila-Matas aipatu badira ere konparazioak egiteko, horren zerbait badauka baino askoz etxekoagoa eta ez bakarrik hizkuntzagatik edo gaien gertutasunagatik baizik eta kontatzeko eragatik ere. Nahiz eta idazleen, margolarien eta kultur arloko beste hainbaten kontuez osatu liburua, bere familiakoen eta lagunen beste batzuekin tartekatuz, orokorrean kontu horiek tratatatzeko eta trasmititzeko modua oso gertukoa da, soiltasun handikoa (agian gehiegizkoa ere). Alde batera utzita berritasun haundia edo txikia… Gehiago irakurri

Erratzu 14.1
Erratzu 14.1

Hasiera zoragarria duen lan honek aitzina egin ahala maldan behera doaiela iruditzen zait eta pena, pena haundia, eman dit. Beharbada helburua sobera altua jarri zuen idazleak nobela ( ¿? ) hau hasterakoan. Halere pasadizo interesgarri eta ederrak ditu eta lan gomendagarria dela iritzi diot.

Asteasu 27.1
Asteasu 27.1

Asko gustatu zait, hiru egoera errealitate lotzeko gaitasuna, borobila. Orain artean Kirmenena irakurri dudana, egunkarian zutabeetan (motzean) argitaratua izan da eta bere idazteko estiloa oso gustukoa dut: txukuna eta oso goxoa. Benetan kontaketa borobildu egiten ditu. Eta bere idazteko moduak orain ere hunkitu egin nau.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Niki ere hasieran pentsatu dut liburua maisulana izango zela, baina azkenean ez diot funts handirik aurkitu. Arteta eta Bastidaren istorioa azkar agortu da eta Kirmenen familiari buruzko kontaketa katramilatsua izan da. Amaieran Azkue eta Txomin Agirre agertu dira, bestearekin zerikusirik eduki gabe. Ados nago pasadizo batzuk oso politak eta interesgarriak izan direla, baina liburu osoa huts egindako saioa izan dela uste dut.