Back to Leizarraga

1

Izenburua: Back to Leizarraga
Idazlea: Kepa Altonaga
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2015

Back to Leiçarraga da Gabriel Arestik orain berrogeitaka urte proposatu irtenbidea, euskarazko prosaren paradero etsigarria ikusita. Arestiren begietarako prosa leizarragatarra ez zen behinolako leinurua aspaldian amatatua, ezpada gure geroko gerorako modelo bat ezinbestekoa, baitezpadakoa. Hala ere, begi-bistakoa denez, basamortu kiskalian galdu da idazle bilbotarraren orduko aldarria, profeta zaharren iragarpenen gisa berean-edo.

Back to Leizarraga titulupean bildu ditu Kepa Altonagak euskarazko prosaren argi-itzalak. Gogoeta horretan irakurle baten oroitzapenak eta oharrak aurkeztu dizkigu, bere iritziak ondo substantziatuta eta estilo pindartsu eta bizkorrean. Ahalegindu da gure egungo prosaren argaltasunak ikusgarri egiten, begien aurrean agerian uzten, haren ustez gibelondo eskasak utzi dizkigu-eta ostrukarena egiteak.

Back to Leizarraga honek, zer esanik ez, hausnarketa patxadatsurako gonbita darama bere baitan: infl exio-puntu bat izan nahi du, gure prosa beste begi batzuekin irakurtzen lagun dezakeena.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Portugalete 62.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Portugalete 62.1
Portugalete 62.1

Oso gustura irakurri dut Kepa Altonagaren liburua. Gaia espezializatu samarra bada ere, aportatzen dituen ereduak eta adibideak, kasu batzuetan, nire interes- eta jardun-esparrutik urruti samar egon (zientzia orokorrean, biologia …) oso estilo arina, bizia, iradokitzailea erabiltzen du. Liburua berehalako batean irakurtzen da, baina merezi du astiroago eta azpimarratzen irakurtzea.