Darwin geurean

1

Izenburua: Darwin geurean
Idazlea: Kepa Altonaga
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2010

Hain zuzen 1838ko irailean, Charles Darwini bururatu zitzaion inoizko ideiarik onena: hautespen natural bidezko eboluzioa. Hautespen naturalak zientifikoki azaldu zuen gure presentzia unibertsoan, eta, bide batez, jainkoen edota diseinatzaileren baten beharra ezabatu zuen, eta beren patuaren jabe bihurtu zituen gizon-emakumeak. Ordura arte sinetsi egiten zen, bibliak esan bezala, bizidun guztiak jainkoak kreatuak zirela, eta mudaezinak. Darwinen ideia iraultzaileak eragindako kommozioa, esparru zientifikoa gainditu eta, gizartearen alor guztietaraino zabaldu zen Europa osoan. Euskal Herrian ere bai, jakina. Hain zuzen, darwinismoak Euskal Herrian bizi izandako gorabeherak nahi dizkizu kontatu Darwin geurean honek, haren aldekoak eta kontrakoak aurkeztuz, eta harrera-prozesua hobeto ulertzeko hariak nabarmenduz.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Ni neu Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Ni neu
Ni neu

Darwinismoak Euskal Herrian utzi zituen zipriztinak kontatzen ditu Kepa Altonagak saiakera honetan. Beharbada baliteke zenbaitentzat gaia oso erakargarri ez izatea baina irakurtzen hasi bezain pronto ezusteko atsegina hartuko du irakurleak. Guztiz gomendagarria.