Nola heldu naiz ni honaino

4

Izenburua: Nola heldu naiz ni honaino
Idazlea: Kattalin Miner
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatu emango diona.

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
AlbertoBilbo 54.3Gasteiz 9.5Ea 83.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Alberto
Alberto

Erabat ados, aurreko iritziarekin. Kattalinek darabilen umorea bikaina iruditu zaidala gaineratuko nioke Bilboko irakurleak esandakoari. Algaraka aritu naiz hainbatetan. Oso gomendagarria.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarria da Kattalin Minerren lehenengoa. Jezabel neska lesbiana baten bizitza kontatzen digu idazleak. Hasieran bere arrakasta profesionala azaltzen digu; gero, bere harremanak eta sexu ariketak ezagutuko ditugu; eta liburu osoan zehar agertuko zaigu bere ezintasuna edozein hautu hartzeko. Oso ondo harilkatuta dago argumentua eta interesa ez da galtzen amaitu arte. Aipagarriena da lesbianen sexu esplizitoa agertzea euskal literaturan, inoiz ez baitut horrelakorik irakurri. Beraz, tabu gutxi geratzen dira gure literaturan. Liburu honekin Kattalinek erakutsi du jarraitzeko moduko idazlea izan daitekeela. Beraz, bere bigarren liburuaren zain geratzen naiz. Ondorioz, opso gomendagarria da liburu hau.

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Otsailaren bukaeran euskarazko liburu bat erosten saiatu nintzen, baina aurtengo bi liburu bakarrik zeuden argitaratuak: Kattalin Minerrena eta Ana Malagonena. Poztu nintzen, emakumezkoak izugarri gustatzen zaizkit, zer edo zer berezia daukatelako, nire ustez. Bestalde Kattalin jadanik ezagutzen nuen, behin baino gehiagotan Argia aldizkarian idazten duelako. ‘Nola heldu naiz ni honaino’ bi aldiz irakurri dut. Bigarrenean hobeto ulertu dut mamia eta gustukoa izan dut, batez ere bere estilo ironikoagatik eta pertsonaia nagusiagatik. Izan ere, pertsonaia nagusia, Jezabel, ikuspuntu psikologikotik oso ondo dago deskribatuta. Bere beldurrak, bere zalantzak , bere gabeziak eta bere bertuteak nabarmenak dira. Lucíak lagun leial bat bezala jokatzen… Gehiago irakurri

Ea 83.1
Ea 83.1

Jezabel gaztea da, lesbiana, ausarta lanean, zorrotza … halakoa da, zirt edo zarteko emakumea. Bere arrainontzira ondo moldatzen den koloretako arraintxoa. Mirets daitekeen guztia du; dirua barne. Bere ekintzen zergatia eman beharrik ez du inori, independentea denez gero. Beno, hori uste zuen berak, erosiko zuen etxearen hipotekagatik banku batekin harremanetan hasi arte. Muzin egiten duen mundu horren partaide egiten da. Norberak mundua aldatu ordez, honek, munduak, norbera xurgatzen du, irensten du, norbera aldatzea lortuz: kontsumo-gizartearen bitartez, kapitalismoa etab. Oso ondo hornitutako burua eta asmoak argi zituela zirudien emakume honi, bere estrukturak zabu egiten hasten zaizkio bankariak eskainitako opari biren artean… Gehiago irakurri