Biribilgune

2

Izenburua: Biribilgune
Idazlea: Katixa Dolhare-Çaldumbide
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014

Biribilgune, Katixa Dolhare: Dotzena bat urtez Euskal Herritik kanpo ibili ondoren, izenik gabeko protagonistak erabaki du berriz itzultzea Harriaga bere sorterrira. Bake garaia hasia denez Euskal Herrian, espero du ahal bezain ongi berriz integratzen ahalko dela, ofizio aitorgaitza duen arren: Polizia Nazionaleko agentea da, eta lan egiten du Legez Kanpoko Immigrazio Errepresioaren zerbitzu batean. Burutzekoak dituen bi inkesten beharrendako, Senegalera eta ondotik Meaux hirira joanen da: hango herritarren bizitza partekatuko du, eta bidenabar hausnartuko nortasunaz eta elkar-bizitzaz.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Bilbo 54.3Senpere 4.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu interesgarria Katixa Dolhare-Çaldumbideren lehenengo hau. Nabaritzen da lehen liburua dela, baina, hala ere, idazle on bihur daitekeela erakutsi du Katixak. Polizia baten ikerketa kontatzen digu eta ikerketak Senegalera bidaltzen du protagonista. Hortaz, Senegal ezagutzeko aukera izan dugu liburua irakurtzean eta hori oso gauza bitxia da euskal literaturan. Gustura irakurtzen da liburua, nahiz eta hegoaldekoentzat zaila izan erabiltzen duen euskara. Hala ere, hori bera pairatuko dute iparraldekoek euskal literatura gehiena irakurtzean. Ondorioz, gomendagarria da Katixaren lehenengo liburu hau.

Senpere 4.1
Senpere 4.1

Lehen liburu honekin Katixa Dolhare–Caldumbide-k nobela poliziaren generoa aukeratu du. Protagonista nagusia emaztea dugu, Legez Kanpoko Immigrazio Errepresioaren Poliziaren kidea dena. Miarritzen hasitako inkestak Senegalera eta Parisetik 60 kilometrotan dagoen Meaux hirira polizia emazte gazte hori eramanen du .Egia erran bi inkesta burutuko ditu – bat, pertsonala : auzoaldeko afrikar emezurtzaren burasoak bilatu – eta bestea ,ofiziala: Miarritzen prostituzio sarea manatzen duen senegalar bat aurkitu eta arrestatu,Afrikara ihes egin baitu. Detektibearen urratsak idazleak ongi ezagutzen dituen tokietara segitzen ditugu.Hori dela eta deskripzio zehatz batzuk egiatasuna emaiten diote kontaketari baina beste aldetik deskribapen horiek batzutan zehatzegiak izanik -bidai gidaliburu baten aran-… Gehiago irakurri