Amek ez dute

1

Izenburua: Amek ez dute
Idazlea: Katixa Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018
Agustin Zubikarai Saria 2016

Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.

Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarria Katxia Agirreren azkena. Jade eta Alice izenak erabili dituen emakume batek bere seme-alaba bikiak hil ditu. Narratzaileak, euskal idazle batek, bere istorioan oinarritu nahi du bere hurrengo liburua, hiltzailea bere aspaldiko ezaguna baita. Horrek, narratzailearen beraren bizitzak eta amatasunari buruzko hausnarketek osatzen dute liburuaren argumentua. Azkar eta erraz irakurtzen da liburua eta interesa ez da galtzen inoiz. Uste dut interesgarriagoa dela gizonezkoentzat (ni bezala), emakumezkoentzat baino, irakurritakoak begiak ireki dizkidalako batzuetan. Ondorioz, oso gomengarria da liburu hau, Zubikarai saria lortu zuena merezimendu osoz 2016an.