ATERTU ARTE ITXARON (7 iritzi) Katixa Agirre

7

Izenburua: Atertu arte itxaron
Idazlea: Katixa Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015

Road Movie antzeko bat Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatzen dute, udan zehar, bigarren mailako errepideetan, Gustavoren BMW berrian. Dena ez da horren lasaia, ordea. Uliak badu aitortu gabeko sekreturik, eta bidean topaturiko ezagunen batek ekaitza iragartzen du bikotearen harmonian, zeruko laino beltzen antzera.

Trebezia handia erakusten du Katixa Agirrek bere lehenengo eleberri honetako hari mataza desberdinak josten: 1976ko martxoko Gasteizko borrokak agertuko dira batean, Benjamin Britten konpositore ingelesa beste batean… Pertsonaiek Lekeitioko hondartzak, Arabako bailarak, Bilboko kokteleriak edo Baztango baserriak bisitatu ahala, dotoreziaz konbinatuko ditu egileak solas arinak eta hainbat gairi buruzko gogoeta finak.

7
Iruzkina idatzi

avatar
7 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
7 Comment authors
Eibar 101.1Joseba IbarretxeNekanePortugalete 62.1Andoain 25.4 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Eibar 101.1
Eibar 101.1

2015eko euskarazko liburu borobilena zalantzarik gabe.

Joseba Ibarretxe
Joseba Ibarretxe

Eleberri interesgarria Katixarena. Istorio oso desberdinak josi ditu, txirikorda polita eginez. Agian, protagonista nagusi bien arteko istorioari indar apur bat falta zaio, eta amaiera ere ez da borobila izan… Baina gustatu egin zait. Narratiba sendoa erakusten du Agirrek.

Nekane
Nekane

Ulia gasteiztarra da, abeslaria eta Madrilgo Gustavorekin ezkonduta dago. Kotxea hartuta Euskal Herria erakutsiko dio Gustavori. Tartean bere ama, Mari Luz, gaztea zenean izandako mutilarekin harremanetan hasiko da, honako hau kartzelan dagoela. Eta Uliari hori bere aita dela esango dio. Bi bidai daude: barrukoa eta kanpokoa. Eta biak korapilatzen dira. Oso gustura irakurtzen da. Bukaera noiz ailegatu eta zer gertatuko den jakin nahian! Balorazioa: oso ona

Portugalete 62.1
Portugalete 62.1

Neu be bat nator aurreko iritziekin. Udako irakurketa nagusia izan da, besteren batekin batera. Aurreko guztiarekin ados, eta nik bereziki azpimarratuko nituzke Uliak, protagonistak, Benjamin Britteren inguruan egiten ari den ikerketaren inguruko pasarteak. Oso interesgarriak, oso ondo txertatuak liburuan zehar eta zeharkako lotura ezkutu eta iradokitzailea liburuaren gaietako batekin (gatazka politikoa, biolentzia …) Brittenek eta bere bikoteak gerrarekin eta gatazkarekin (II. Mundu Gerran kokatua) izan zuten jarreraren bitartez. Hitz batean, urteko liburuetako bat nire uste apalean.

Andoain 25.4
Andoain 25.4

Eleberri interesgarria iruditu zait Katixarena. Puzle moduan idatzita dago eta hasieran bata bestearekin nola lotzen den ulertzen ez baduzu ere, gero harrapatu egiten zaitu eta airean eramaten zaitu, bukaera arte grinaz irakurtzen duzu. Euskal gatazkari buruzko gogoeta egiteko bide ere ematen du. Bestalde, narraitzaileak bere bikotekideari hitz egingo balio bezala idatzen digu guri, irakurleoi, eta niri berritzailea egin zait mezua ikuspuntu horretatik jasotzeko aukera. Gustatu zait.

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Zelako ezustekoa hartu dudan Katixa Agirreren azken liburuarekin! ‘Sua falta zaigu’ eta ‘Habitat’ irakurrita neuzkan,baina nahiz eta nire gustukoak izan, apur bat gainazalekoak iruditu zitzaizkidan. Liburu hau irakurtzean Joyceren Ulise gogora etorri zitzaidan, atal bakoitza ezberdina baita eta estilo propioa baitu; batzuk poetiko-poetikoak, beste batzuk egunkariaren artikuluak, bat edari baten errezeta eta beste bat eguraldiko partea dira. Hori dela eta, irakurleoi hasieran kosta egingo zaigu argudioan sartzea. Baina bidaiari ekin bezain laster, hogeita hamar orrialde irakurrita gutxi gorabehera, testuak harrapatu egiten zaitu eta ezin duzu utzi amaitu arte. Hori izan da, behintzat, nire eskarmentua. Izan ere, ‘Atertu arte itxaron’ bikotekide… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu bikaina Katixa Agirrek ekarri berri diguna. “Road movie” generokoa, baina beste istorio batzuekin maisuki harilkatuta: Gustavo eta Uliaren harremana, Uliaren gurasoena, euskal gatazka eta Benjamin Britten konpositore ingelesaren bizitza (niretzat guztiz ezezaguna). Hasieran kostatu egin zait haria harrapatzea baina gero ezin izan dut liburua utzi. Idazkera, Katixaren liburu guztietan bezala, arina eta txukuna izan da, gozagarria irakurlearentzat. Gustatu ez zaidan gauza bakarra Sarah kazetariaren blogaren gaztelaniazko artikuluak liburuan txertatzea izan da. Izan ere, nahiz eta gutxi, Iparraldean irakurleak ere badaude, eta ez dute zertan gaztelaniaz jakin behar euskarazko liburu bat ulertzeko. Eskerrak gutxi izan diren. Ondorioz, eta detaile txiki… Gehiago irakurri