Sua falta zaigu

10

Izenburua: Sua falta zaigu
Idazlea: Katixa Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007

Lehenengo zigarrotik lehenbiziko ezkontzara, aurreneko desilusiotik zaputzaldian instalatzera, intentsitate bereziz jantzitako zazpi istorio ehundu ditu Katixa Agirrek bere estreinako narrazio-bilduma honetan, gaztaro mitifikatuaren muga lanbrotsuak heldutasun harrigarriz marraztuz.

10
Iruzkina idatzi

avatar
10 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
10 Comment authors
Azkoitia 76.4Galdakao 55.1Donostia 47.2Soraluze 46.1Larraul 39.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Azkoitia 76.4
Azkoitia 76.4

Sua falta zaigu liburuari gauza asko falta zaion arren, liburu entretenigarria da. Ipuin-narrazio liburua dugu, Katixaren lehenengoa. Idazkera erraza, arina, irakurterraza. Hori ikusten diot ona liburuari. Halako freskurarik ere sentitzen da irakurtzen, eta horregatik gomendatzen dut hondartzan, mendian edo etxeko balkoian irakurtzea; di-da batean egiten da, gainera.

Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Harrituta geratu naiz hain ondo idatzia dagoen eta hain interesgarria den liburu honekin. Egilearen gaztetasuna kontuan hartuta, esango nuke idazle oso onaren aurrean gaudela.

Donostia 47.2
Donostia 47.2

Gustatu zait, liburuari izenburua ematen dion narrazioa batez ere. Erraz irakurtzen da.

Soraluze 46.1
Soraluze 46.1

Atsegin handiz irakurri dut Katixa Agirreren liburu hau. Era bizi batean kontatuta daude ipunok liburuan. Ipuin bilduma honen izenburua bildumako baten titulua da, eta ondo deskribatzen du guztiek amakomunean dutena: Faltak. Hainbat pertsonaien bizitzetako narrazioetan beraien bizi jardunean pairatzen dituzten hutsuneak azaltzen zaizkigu. Hasieran ipunok bukatzeko modua dela eta harrituta gelditu nintzen, hau da bukaera zabala amaigabea daukate, baina gero besteak irakurtzean gustora gelditu naiz. Imaginazioak hegan eginez irakurle bakoitzak kontaketen korapiloa askatzen asma dezala.

Larraul 39.1
Larraul 39.1

Liburua irakurterreza egin zait; euskara maila oso poita, egokia eta landua. Gehien harritu nauena zera izan da, ze erreztasunekin harrapatu nauen liburuak, ipuin edo kontakizun guzti-guztietan eta hasiera-hasieratik, intriga eta kinka sortuz, irrika mantenduz eta bukaera aldera sorpresarekin bukatuz. Ipuin guztietan eman da hori. Bestalde, idazlea hain gaztea izanik, kontakizunetan agertutako heldutasunak ere harritu egin nau. Gaia harremanak izanik, era ezberdinetan lotura agertzen da liburu guztiari dagokionez, batere errepikakorra egin gabe. Oso gustora irakurri dut liburua, era berean freskoa eginez.

Asteasu 27.3
Asteasu 27.3

Gehien gustatu zaidan ipuina “Sua falta zaigu” izan da, nerabezaroaren gorabeherak oso ondo taxutzen ditu.

Gasteiz 9.3
Gasteiz 9.3

Oso atsegina egin zait Katixa Agirrek idatzitako ipuin-bilduma irakurtzea. Istorioak erakargarriak izateaz gain, irakurterrazak ere gertatu zaizkit. Liburuari izenburua ematen dion ipuina gustatu zait batez ere; izan ere, idazleak sortutako atmosferak nire gaztarora garraiatu nau era batean. “Festa gonbidatuak” izenburuko ipuina ere azpimarratuko nuke. Beharbada, Katixak ez ditu ipuinak erabat borobildu, baina irakurlea harrapatzeko gaitasuna ezin zaio ukatu. Benetan interresgarriak iruditzen zaizkit azken urteotan idazle euskaldun gazteek sortutako lanak, batez ere emakumeen produkzioari dagokionez.

Amasa-Villabona 1.2
Amasa-Villabona 1.2

Azalak eta izenburuak erakarrita hasi nintzen Katixa Agirreren estraineko liburu hau irakurtzen (agian erretzaile naizelako). Eta gustatu zait. Irakurterraza izateaz gain, gertu sentitu ditut bertan umore edo ironia puntuaz kontatu dituen zazpi istorioak.

Alegia 41.1
Alegia 41.1

Benetan gustora irakurri dut. Bizitzan zehar, ohikoak diren zenbait egoera azaltzen ditu eta errealitatean oinarritzeaz gain, pertsona batek adin ezberdinetan bizitzen duena isladatzen duela uste dut. Hala nola: nerabezaroan probatutako lehen zigarroa, zuk “babestu” duzun lagunak erabat bere norabidea aldatzen duenean, zure bikotearen “amistadeak” hain gogoko ez dituzunekoa, bere garaian esker-onekoa ez izateak eragiten dizun ezinegona, … Liburu gomendagarria.

Asteasu 27.1
Asteasu 27.1

Gustatu zait baina gehiegikeriarik gabe. Erraz irakurri dut eta disfrutatu dut. Zazpi kondaira, baina elkarrekin lotura badute. Batzuk batzuetan identifikatuta sentitzeko modukoak. Idazteko estiloa, bizia, loratua, ulertzeko erraza… freskoa. Idazle berria, aurreko erreferentziarik izan gabe, balekoa.