Aitaren etxea

2

Izenburua: Aitaren etxea
Idazlea: Karmele Jaio
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere ama gaixotu egin dela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean. Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz sortzen hasi dena. Emazteak idatzitako horretan topatuko ote du Ismaelek azkenaldian aurkitu ezin duen ahotsa? Ala bere baitan arakatu beharko du, ez dakien sekretu hori deskubritzeko? Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz.

2
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
1 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Gasteiz 9.5Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Izugarri gustatu zait Karmele Jaioren azken liburua. Ismael, bere azken eleberria idazteko ezintasuna sufritzen duen idazlea, eta Jasone emaztea dira protagonistak. Libe arreba eta haien ama eta aita ere sarritan agertzen dira kontakizunean. Hari asko nahasten dira eleberrian, orainaldia eta, batez ere, lehenaldia, eta nahasketa horren emaitza paregabea izan da. Benetan, gozamena izan da liburu hau irakurri izana. Gainera, bikain idatzita dago: Ismael eta Liberen pasarteak, bigarren pertsonan azaltzen zaizkigu (oso dotore iruditu zait beti bigarren pertsonan istorio bat kontatzea); Jasonerena, lehen pertsonan. Erabiltzen den euskera erraza eta, aldi berean, jasoa eta txukuna izan da. Liburu honekin Karmele Jaiok erakutsi… Gehiago irakurri

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Erabat ados nago aurreko kritikarekin, liburu hau balekoa da. “Hamabost zauri”, “Amaren eskuak”, “Zu bezain ahul” eta Musika airean atsegin izan bazenituen, eleberri honekin ere gozatu egingo duzu. Nire ustez, borobilena. Izan ere, oso eleberri ona eta sakona idatzi du Karmele Jaiok. Hiru pertsonaia nagusiak ditu liburuak: Ismael, Jasone bere emaztea eta Libe bere arreba. Kapitulu bakoitzak amaieran testuaren hasieran edo erdian aurkitzen dugun esaldi bat du izenburu. Hau oso originala iruditu zait. Pertsonaia bakoitza bigarren pertsonan idatzitako atal bateko protagonista da. Liburua esaldi enigmatiko honekin hasten eta bukatzen da:”Tiro hutsak mendian”. Ismael zein Jasone idazleak dira. Jasonek testu guztiak… Gehiago irakurri