Ez naiz ni

4

Izenburua: Ez naiz ni
Idazlea: Karmele Jaio
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek,modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten die ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik. Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta aberatsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere.

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Eibar 101.1Larraul 39.1Irun 67.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Eibar 101.1
Eibar 101.1

Gustatu zait liburua. Adin batetik aurrera, gure inguruan gertatzen diren egoerak azaltzen ditu; eta benekotasun kutsua daukate denek. Emakumezkoen jasaten duten familia-uneak istorio bilakatuta. Amaierei dagokionez egin daiteke kritikatxoa: idazleak ez die ipuinei ustekabeko amaierarik ematen, sortzen den egoera orijinala bere horretan gelditzen da gehienetan.

Larraul 39.1
Larraul 39.1

Pena hartu nuen eleberria izan ordez ipuinez osatutako liburua zela ikusita; Amaren eskuakek utzitako zapore ona bilatu nahian, beharbada. Hala ere, oso gustura irakurri dut ipuin sorta hau guztia. Batean izan ezik, beste guztietan emakumea da protagonista, 40 urteren bueltan dagoena eta, gehienetan, umeen ama. Giza harremanak ditu ardatz nagusi. Liburu irakurterraza, aise eta eroso irakurtzeko.

Irun 67.1
Irun 67.1

Hamabi ipuin. Gehienetan emakumea protagonista. Bizitzaren erdialdean denak eta beraien bizitza kuestionatzen ari dira. Irakurterraza. Segituan irakurri nuen. Eta aipatzekotan Ekografiak ipuinean agertzen den esaldia: “zilbor-hestea moztuta ere, hor geratzen da lotura, ez da inoiz desagertuko. Beti izango duzu soka bat, zure seme-alabengana eramango zaituena” Mikel Laboak esaten zuen Gogoaren zilbor-hestea?

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Ipuin sortako liburua da Karmele Jaioren azkena eta, egia esan, ez da Amaren eskuak eleberriaren erdira ere heldu. Hamabi ipuin ditu liburuak eta, nahiz eta ipuin txarrik ez egon, hotz utzi naute gehienek. Ekografiak ipuina izan da gehien heldu zaidana, baina liburua osorik hartuta ez zait oso ona iruditu. Beraz, Karmele Jaioren zaleei bakarrik gomendatuko nieke liburu hau eta ea Amaren eskuak eleberriari hurbiltzen zaion liburua ekartzen digun Karmelek!