MUSIKA AIREAN (17 iritzi) Karmele Jaio

17

Izenburua: Musika airean
Idazlea: Karmele Jaio
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009

Leiho ondoan ematen du eguna Elenak, kalera begira, munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetan laguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina, bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia.

17
Iruzkina idatzi

avatar
17 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
15 Comment authors
Amasa-Villabona 1.1Gasteiz 9.5Lesaka 30.1Azpeitia 77.5Gasteiz 9.11 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.7
Bilbo 54.7

Ezkerra naizen aldetik gustu handiz irakurri dut liburua. Baina labur egin zait, oso labur, eta apala da … artikuluz osatutako liburua ematen du, ez horrenbeste egitura bakarra duen liburua. Baina tira, euskaraz ezkerroi buruzko lehen liburua izateko, ba ez dago txarto.

Alegia 41.1
Alegia 41.1

Liburuaren mamia edo esanahia adin bat dugunok hobeto edo beste era batean ulertuko dugula uste dut. Zoritxarrez, pertsonen artean askotan edo maiz gertatzen den egoera aipatzen du. Gaizki ulertu edo susmo batengatik asmatzen ditugun iritzi edo usteak askotan egi bihurtzen ditugu eta hori sinetsirik gure harrokeri edo makurtu nahi ezarengatik, urteetan geurean itxita bizi gintezke. Askotan ez gara ohartzen egokiena aurrez aurre arazoa planteatu eta hitz egitea dela eta hori eginik arazo, egonezin asko konpon daitezkeela. Geure buruari arrazoirik gabeko sufrimena ezartzen diogu geureari eutsi nahirik liburuko protagonistari gertatutakoaren antzera, bizitzaren azkenerako ar berdinarekin jarraituz. Nire ustez, Karmele Jaiok benetan… Gehiago irakurri

Burlata 17.1
Burlata 17.1

Liburua irakurri ondoren gustatu zaidala esango dut. Dena den, gorabeherarik gabeko eleberria da eta agian horrexegatik irakurtzen da hain erraz, irakurketa arazorik gabe utzi eta berriz har dezakegu. Ez dugu “intriga” galduko, halakorik ez duelako. Zer kontatzen digu istorioak? Emakume zahar baten oroitzapenak, burutazioak; bere bizitza behin eta berriro birpasatzen:sufrimenduak,gozamenak,damuak, gorrotoak, familia…Orain bakardadean, leihoaren ondoan, betiko plazara so. Honekin batera beste errealitate bat agertzen da narrazioan, Gabrielarena. Nor da Gabriela? Azken urte hauetan gure ‘lehen munduko’ gizarteko zaharrak Gabriela asko ezagutzen ari dira. Gabrielak egin duen bezala, pertsona asko haien herria uztera eta hona etortzera behartuak izaten dira, familia mantentzeko… Gehiago irakurri

Irakurzale
Irakurzale

Hasteko, Karmeleren aurrekoak bezalaxe, “Musika airean” hau oso gustura irakurri dudala esango dut. Pasarte batzuk indartsuak bezain gozoak iruditu zaizkit. Beste batzuk, berriz, ahulxeagoak. Esaterako, Beatriz eta Elenaren artekoa. Harreman hori gehiago jorratuko zuelakoan erosi dut liburua; izan ere, bertako emakume zahar batek zaintzaile atzerritarrarekin nolako harremana izan lezakeen irudikatzeko idazle aproposa deritzot Karmeleri. Dena den, istorio honetan ez dut uste hori denik gai nagusia eta alde horretatik hotz antzean utzi nau. Elena eta Carmenen artekoa, berriz, bere apalean, ederra da. Zer gertatuko zen aurreikusi zitekeen, baina jakin du tantaka-tantaka istorioari bizirik eusten. Orri bakarrean azaldutako elkarrizketak, batez ere, aitormen… Gehiago irakurri

Gasteiz 9.11
Gasteiz 9.11

Emakume heldu baten oroitzapenak, mamuak eta etsipenak biltzen ditu Karmelek liburu honetan, ohiko sentiberatasunarekin. Bihotzetik (eta bihotzez) idazten du, gure bihotzetara iristeko asmoz. Bi mundutako kontrastea (bertokoena eta atzerritik etorritakoena; neska gaztea eta emakume zaharra) erabiltzen du testuingurua sortzeko eta gauzak (ametsak, bizipenak eta abar) behin eta berriro errepikatzen direla kontatzeko. Oso gustura irakurtzen da, idazkera arina eta zehatza erabiltzen baitu. Laburregia egin zait, zerbait mamitsuagoa egiteko behar beste osagai mahai gainean jarri dituelako. Pena. Hala ere, guztiz gomendagarria da.

Las Karreras 57.1
Las Karreras 57.1

Liburu honi musika dario, hauxe da nire definizioa.
Bikain berriro ere Karmele Jaio. Oraingo honetan hainbat gai jorratu ditu: zahartzaroa, jeloskortasuna, bakardadea, etorkinak, gaztetasuna…

Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

“-Bai, berriz, berriz -erantzun dio umeak, bizitzan dena etengabe errepikatzen dela jakingo balu bezala.”. Horrela ematen dio amaiera Karmele Jaiok nobela labur honi eta nire ustez esaldi hori laburpen bezala har dezakegu. Musika beti airean dago, melodia bera, agian ñabardura ezberdinekin baina aldaketa handiarekin gabe. Giza-harremanetan ari garenean, oinarriak beti dira berdinak: gorroto, maitasuna… Harremanak dira eleberri honen osagai nagusiak. Elenak bere bizitza errepasatzen du bere leihotik. Carmen bere laguna, bere senarrarekin bizi zen garaia, herriko plaza… Beatriz zaintzaile hegoamerikarra Carmenen etxean sartzen da haize fresko bolada bat bezala. Eleberriak harrapatu nau hasieratik eta haria ondo jarraitzen da, arazorik gabe.… Gehiago irakurri

Gasteiz
Gasteiz

Oso ederra iruditu zait Karmele Jaiok liburu berri honetan kontatzen digun istorioa. Oso ondo eraman du istorioaren haria, tantaka eskaini ditu istorioaren pintzeladak osorik borobildu eta osatu arte. Estilo bikaina duela iruditzen zait. Oso ondo daki zein informazio eman behar duen, noiz eta nola eta horrek, estilo berezi horrek, harrapatzen nau erabat. Horregatik, bere liburuak hasten ditudanean, ia irakurraldi batean bukatu behar ditut. Bikaina iruditzen zait Karmele Jaioren estiloa, nola borobiltzen dituen istoiroak, nola tiratzen duen hari xume batetik liburua osatu arte…. Chapeau, karmele!

Azpeitia 77.5
Azpeitia 77.5

Karmele Jaio ezagutzen nuen beste eleberria irakurria baitut, Amaren eskuak, orduan ere berdina gertatu zitzaidan irakurtzen hasi eta ezin utzi bukatu arte, ba orain ere eleberri berri honekin gauza bera. Sentimenduz osatutako istorioa da eta nola ez nabarmen ditu bizitzarekiko egiten dituen konparazio aberatsak. Hain gaztea izaki egilea, pertsona heldu baten sentipenak ederki moldatzen ditu eta irakurlea ere harrapatzen du bere kontatzeko modu arin eta freskoarekin. Nahiz eta , ni ere beste iritzi batekin bat nator ,Beatriz pertsonaiak askotan Elena protagonistari lekua kentzen diola. Niri gehiago gustatuko litzaidake Elena eta Carmenen oroitzapenetan gehiago murgiltzea. Hala ere liburu bikaina dela deritzot,… Gehiago irakurri

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Amaren eskuak eta amonaren begirada. Lasterka joan naiz Karmele Jaioren liburu berria erostera. Gosez. Amaren eskuen epeltasun gosez (nor ez?). Baina ama hura dagoeneko amona da (lurrun eginda doakigu bizitza… musika airean zabaltzen den bezala, zigarroaren kea, atzamarren artetik). Bizitza zelatan ematen du eguna amonak, leihoan, leihoak plazara damala, plazako kioskora, eta Carmenenera…”Jada ez dut zoriontsu naizen itxurarik egin beharrik …kanpoko antzerkian parte hartzeko gogorik… Bakardadea da nire salbazioa, nire kobazuloa, nire erreinua. Benetan neurea sentitzen dudan gauza bakarra…”. Bilatzen nuen zera hori ez dut aurkitu zure liburuan, Karmele; baina ez da zure “errua”; ezta amonarena ere. Triste nengoen, neu,… Gehiago irakurri

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Amaren eskuak eta amonaren begirada. Lasterka joan naiz Karmele Jaioren liburu berria erostera. Gosez. Amaren eskuen epeltasun gosez (nor ez?). Baina ama hura dagoeneko amona da (lurrun eginda doakigu bizitza… musika airean zabaltzen den bezala, zigarroaren kea, atzamarren artetik). Bizitza zelatan ematen du eguna amonak, leihoan, leihoak plazara damala, plazako kioskora, eta Carmenenera…”Jada ez dut zoriontsu naizen itxurarik egin beharrik …kanpoko antzerkian parte hartzeko gogorik… Bakardadea da nire salbazioa, nire kobazuloa, nire erreinua. Benetan neurea sentitzen dudan gauza bakarra…”. Bilatzen nuen zera hori ez dut aurkitu zure liburuan, Karmele; baina ez da zure “errua”; ezta amonarena ere. Triste nengoen, neu,… Gehiago irakurri

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Izenburu hau eduki zezakeen liburu honek; izan ere, emakume batek bere leihotik ikusten dituen nondik-norakoak aditzera ematen digu. Oso azkar eta gustura irakurri dut eleberri hau. “Hamabost zauri, “Amaren eskuak eta “Zu bezain ahul” atsegin izan bazenituen, eleberri honekin ere oso ondo pasatuko duzu. Baina Karmele Jaioren aurreko eleberriak ez bazaizkizu gustatu, “Musika airean” delako liburuarekin gozatuko duzu, ondo idatzita eta ondo antolatuta baitago. Gasteizko idazleari normalean kritikatu egiten zaio haren literatura azkar irakurri eta kontsumitzekoa dela. Hala eta guztiz ere, nire ustez, eleberri hau ez da sinplea sakona baizik baina modu soil batean idatzita dago. Adibidez, orrialde hauetan bakardade,beldur,heriotza,ahaztura… Gehiago irakurri

Amasa-Villabona 1.1
Amasa-Villabona 1.1

Karmele Jaiok irabazita dauka aurretik ere Beterriko Liburua saria Amaren eskuak liburuarekin (2006). Horregatik interes handiz hartu dut oraingo hau, eta esan behar dut hasiera batean izugarrizko interesa piztu didala, Elena emakumezko zaharraren sentimenduak eta sentipenak bakarrizketaren bidez azaleraztatzen dituen zatian. Metaforak eta konparazioak, batzuetan hain lortuak ez badira ere, asko gustatu zaizkit. Gero historia zabaldu egiten duenean, Ekuadorreko neska bat eta bere familia estereotipatuak sartzen direnean, jeitsi egin zait interes hori, nobelak aurreko maila hori galdu egiten du, pixkanaka aldez aurretik aurreikusten dugun amaiera eroriz doalarik. Esaldi laburrak erabiltzen ditu bizitasun handia ematen diotenak liburuari, baina, nago, gehiegi ez… Gehiago irakurri

Arantzazu
Arantzazu

Oso liburu irakurterraza eta ederra iruditu zait. Oso ongi egituratua. Istorioari jarraitzeko inolako zailtasunik gabea, erabili dituen narrazio moduak oso egokiak eta politak eta berez istorioa latza izan arren, goxotasuna dario liburuari. Airean ez ezik liburuan ere musika dabil eta musika horrek eraman egiten zaitu. Zoragarria.

Asteasu 27.1
Asteasu 27.1

Karmelek idazteko estiloa ere goxoa du. Idazle aproposa harremanei buruz idazteko: zahartzaroa, emigranteak, familiak… Egoera bakarra baina gaurkotasunean toki askotan identifikatu daitezkeen harremanak bistaratzen dira. Oso goxo idatzia, erraza eta polita. Gomendagarria.

Getxo 50.1
Getxo 50.1

Liburu honetan ere, ederto Karmele. Estilo arina, harrapatu nau. Gaurkotasuna darion gaia. Zahartzaroa, etorkinak,… Pertsona nagusiak orain arte ondoan izan ditugunontzat asko esaten duen liburua. Niri behintzat, aitite eta amomaren oroitzapen asko ekarri dizkit gogora.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu polita ekarri berri digu Karmele Jaiok. Elena eta Beatrizen mundu ezberdinak azaltzen dizkigu eta amaitu arte interesa mantentzen jakin du. Ooso estilo eder eta arina erabili du eta irakurtzea gozagarria da guztiz. Karmele euskal idazle onenetariko bihurtzen ari da eta adi egon behar dugu noiz ekarriko digun hurrengo liburua. Laburbilduz, guztiz gomendagarria eleberri hau.