Amaren eskuak

7

Izenburua: Amaren eskuak
Idazlea: Karmele Jaio
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2006

Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena 2006

Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik.

Amaren historia ezkutuak jakingo ditu Nereak erietxean, eta horren haritik ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizomoduak asko aldatu.

Bizinahiaren aldeko aldarrikapena dakarkigu eleberri eder eta hunkigarri honek, bazter guztiak zipriztintzen eta blaitzen dituen itsasoaren enbatak bezala.

7
Iruzkina idatzi

avatar
7 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
7 Comment authors
Amasa-Villabona 1.2Amasa-Villabona 1.6Arantza 13.1Alegia 41.1Zalla 63.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Amasa-Villabona 1.2
Amasa-Villabona 1.2

ma-alaben arteko harremana jorratzen da liburu honetan. Protagonistak, beraz, bi emakume: egunkari batean lan egiten duen bi umeren ama eta beronen ama zeina koman dagoen ospitale batean. Ardatza, bi belaunaldi hauen artean dauden berdintasun eta aldeak. Harreman honen bidez gai potoloaz idazten digu idazleak: bizitza, heriotza, maitasuna… Gai eta sentimendu hauek konparazioen bidez azaltzen dizkigu. Iragan eta oraina nahasten ditu, saltoka dabil batetik bestera. Atseginez irakurtzen da. Balorazioa: ona

Amasa-Villabona 1.6
Amasa-Villabona 1.6

Lehenego bi kapituluak motelak iruditu bazaizkit ere, hortik aurrerakoa kolpe batean irakurri dut, erabat harrapatu bainau. Protagonistaren ama erietxean dago gaixorik, eta amarekin izan duen harremanaz, amak izan duen bizitzaz eta ingurukoekin duen harremanaz hausnartzen du protagonistak.

Arantza 13.1
Arantza 13.1

Hagitz gustura irakurri dut liburua, arina da. Akabera aldera, azkarregi akitzen denaren sentsazioa ere izan dut. Familia, maitasuna, heriotza, lana… gai andana lantzen ditu Jaiok, eta horrelakoetan ohikoa izan ohi den sentimentalismo puntua ere badu. Ama eta alabaren paperarekin oraina eta iragana etengabe tartekatuz doaz liburuan, oraintxe ospitalean dago eta segidan sukaldean amarekin. Iraganera joateko hainbat baliabide erabiltzen ditu, ongi erabiliak, nire ustez: argazkiak, gutunak, amaren erranak…. Baliteke, gai horiek lehen eta orain mantentzen diren kezkak direla errateko baliatu izatea. Sentimentalismo puntua hartzen du aunitzetan liburuak, gehiegi zenbaitetan, dena baitago sentimenduetan oinarritua, metafora aunitz, konparazio aunitz…. Dudarik gabe, amaren papera… Gehiago irakurri

Alegia 41.1
Alegia 41.1

liburuan agertzen den egoera edo oso antzekoa bizitzen ari naiz gurasoekin eta erabat identifikatuta sentitu naiz. Asko gustatu zait gaiari eman dion tratamendua, oso erreala iruditu zait eta eguneroko bizitzako gai gehiago lantzen jarrai desala proposatuko nioke.

Zalla 63.1
Zalla 63.1

Bizitzaren erdian, maitatzeari utzi dion lanak gainezka egiten diola, alaba txikia lotan dagoela baino ikusten ez duelari, eta, batez be, amaren ezusteko gaixotasunak sortzen dizkion minak, dudak, barne uholdeak, kontatzen dizkigu, maisuki, hunkigarriro, Nereak, protagonistak. Erraz irakurtzen den liburua eta erraiak mugiarazi egiten dizuna.

Alicia
Alicia

Irakurtzeko oso arina. Gaur egungo gaia tratatzen du, ama alzheimerrarekin, eta familian horrek duen eragina, batit bat alaba eta arrebarengan. Amak eta alabak ixilian izan dituzten bizipen batzuk ere agertzen dira. Liburu bat irakurtzean malkoren bat izuritzea oso arraroa da nigan (sentimendu hori idatziz transmititzea zaila iruditzen zait beneta), baina aitortu behar dut Karmelek lortu duela momenturen batean, eta horrek asko esaten dit bere idazteko era dela eta. Liburu gomendagarria benetan.

Arantzazu
Arantzazu

Zoragarria. Liburu hau definitzeko hitz bat erabili beharko banu, goxoa erabiliko nuke. Goxotasuna dario. Oso istorio politak, goxotasunez beteak.