Tripoli doktorea

0

Izenburua: Tripoli doktorea
Idazlea: Karlos Linazasoro
Ilustratzailea: Bruno Hidalgo
Argialetxea: Elkar
Urtea: 2013

Anbulatorioko itxarongela lepo zegoen, gainezka. Beti bezala, goizeko zortzietan puntuan jarri zen martxan hormako kontagailu erraldoia. Tripoli doktorea eta Olga Tokarczukowa erizaina prest zeuden gaixoak artatzeko. Udaberria iritsi berria zen, ordea, eta eta Tripoli doktoreak nahikoa lan bazuen sudurreko zulotik irten zitzaion geranioarekin zer egin ez zekiela. Lehenengo gaixoak, gingiletatik zintzilik mapamundi bana zuela kontsultan sartu zen lorezainak, eman zion erremedioa.
Jarraian, bata bestearen atzetik sartu ziren kontsultara ajerik xelebreenek jotako gaixoak: ezkontzeko adorea galdu zuen maitemindutako gaztea; gauez amets egindakoak ahazten zituen gizona; bizitza osoan gaixotu gabeko emakume adindua; gaiztakerietarako joera zuen lo ibiltaria; sabelean hiztun bat zuen gizasemea; gurpil-aulkitxoan sartu eta dantzan hasi zen elbarria.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu