Bertan goxo

1

Izenburua: Bertan goxo
Idazlea: Karlos Linazasoro
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Beilatoki bat zabaldu du aitatxok, biziek hildakoei azken agurra modu itxurosoan emateko, eta izena ere ezin aproposagoa asmatu du, amari gustatu ez zaion arren: Bertan Goxo, azken bidaia hori gustura egin dezaten. Inaugurazio-festa bat ere antolatu du, eta bertara etorri dira nire eskolako lagun batzuk, alkatea eta zinegotziak, bertsolari bat, on Ernesto parrokoa eta jubilatuen autobuskada bat, ondoren pintxoak izango dira-eta, doan. Hortik aurrera, berriz… hobe duzu zerorrek irakurtzea, ez baitira denak esatekoak, ezta sinestekoak ere, bai ordea barre gogotik egitekoak.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Berriro etorri da Karlos Linazasoro “umorezko” eleberri labur batekin eta berriro ezin izan du niri irrifarrerik sortarazi. Liburuaren hasiera gustatu zait, istorioa kontatzen hasi delako idazlea, baina beilatokiaren inaugurazioa heldu denean, interesa agortu zait. Izan ere, aurreko liburuetan egin zuen bezala, dena elkarrizketa bat da, graziarik gabekoa, kontakizuna desagertzen da, eta arrapaladan amaitzen da liburua, zapore gazia uzten. Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau, nahiz eta hasieran liburu ona zela ematen zuen.