Bi komedia eta erdi

0

Izenburua: Bi komedia eta erdi
Idazlea: Karlos Del Olmo
Argitaletxea: Hiria
Urtea: 2012

Hona hemen XXI. mendearen hasieran idatziriko bi komedia garratz eta bakarrizketa garratz umoretsu bat: ez gehiago, ezta gutxiago ere. Generoen arteko mugak gero eta lausoagoak dira gaurko literaturan; baita, zertan esanik ez, genero baten barruan ere. Euskal Herriko antzerkigintzak ez ditu oso une goxoak bizitzen, taldeek euskaraz idatziriko antzezlan gutxi eszenaratzeaz gain, euskal literatura dramatiko oso gutxi ere argitaratzen delako. Halere, dramaturgoei idazten jarraitzea dagokie, erakunde ofizialek ere euskaraz eginiko antzerkiari behar adinako garrantzirik eman ez arren, ahaztuta bide dute Voltairek esana “Antzerkia kondenatzen duena bere herriaren etsai da”. Ionesco ere ekar genezake lerrootara bidaide, hark idatzi bezala, “Arteak edo antzerkiak zer edo zertarako balio behar badute, jendeari hauxe irakasteko izango da: zenbait jarduerek ez dutela ezertarako balio baina nahitaezkoa dugula haiek hor izatea”.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu