Sabino Arana Goiri

1

Izenburua: Sabino Arana Goiri
Idazlea: Jurgi Kintana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007

Euskal Herrian XX. mende osoan eragin handiena izan duen pertsonaia dugu, dudarik gabe, Sabino Arana: EAJren sortzailea, ikurrinaren asmatzailea, aberri zapalduaren kontzientziaren piztailea. Jesukristoren pare gurtzeraino goratu izan dute batzuek; Hitlerren mailan jartzeraino gaitzetsi bestetzuek. Hona aukera ederra, pertsona bera eta haren ingurumaria ezagutzeko, modu zintzo eta kritikoan idatzirik, eta euskaraz.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Galdakao 55.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Sabino Aranari buruz liburu bat liburutegien erakusleihoan ikusten dudanean beti zalantzak sortzen zaizkit: alde edo aurka izango da?. Sabinoren pentsamenduek eragin handia izan dute gure Euskal Herrian. eta batzuek erabiltzen dute ereduz eta besteek, aldiz, deabru bezala. Horregatik gustatu zait Jurgi Kintanaren liburua. Ez dut uste alde edo kontra izan idatzi duenik. Datu ezagunak biltzen ditu, baina baita berriak ere. Irakur erraza da eta historia eta pasadizoak maisuki nahasten ditu. Bibliografia nahiko ona erabiltzen du eta ez du autorerik ukatzen. Iturri guztietatik edaten du. Sabino Aranaren senideen gorabeherak haurtzaroan, amodioak, bere pentsamendu politikoren bilakaera eta abar jorratzen ditu Kintanak, dena… Gehiago irakurri