Poz aldrebesa

2

Izenburua: Poz aldrebesa
Idazlea: Juanjo Olasagarre
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2017

Bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du Juanjo Olasagarrek bere hirugarren nobelan: amodioa, lagunartea, politika. Telebistako kazetaria da Axi Iminizaldu eta Boletin Ofizialaren itzultzailea Joseba Aldaz. Hemeretzi urte daramatzate bikote izaten, eta sexu gutxiko bolada bat pasatzen ari dira. Fideltasunaren eta leialtasunaren artean diferentzia egiten badakite, baina egia esatearen eta egia ezkutatzearen artean dagoen tarte txikia amildegia bilaka liteke une kritiko batean.

Iruzkina idatzi

2 Iruzkin Honi buruz "Poz aldrebesa"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
Gasteiz 9.5
Ze liburu original eta interesgarri izkiriatu duen Juanjo Olasagarrek. Originala, bai, testu horren pertsonaia nagusiak bikotekide homosexuala osatzen dutelako eta hori ez oso ohikoa euskal literaturan. Izan ere, ez nuen antzeko zerbait euskaraz irakurri orain arte. Interesgarria, ez bakarrik argudio honengatik, ezpada lekuak zein pertsonaiak oso ongi landuta daudelako. Eleberria Axi eta Josebaren lehenbiziko topaketarekin hasten da Bilboko parke batean, Artxandan hain zuzen ere. Handik aurrera bikote bihurtzen da, baina 20 urte igaro eta gero Axiri bihotzekoak ematen dionez, memoria galtzen du. Hori dela eta Josebak hausnarketa ezkorregiak egiten ditu. “Bizitza zentzurik gabea iruditzen zait, leku huts bat bezalakoa” (95.orr);… Gehiago irakurri
Aitor
Ba niri originala bai iruditu zaidala. Gasteiz 9.5ek bezala, neuk ere ez dut orain arte irakurri, ez nuke esango gai homosexualitatearen gaia lantzen duen libururik euskaraz; bai ordea pertsonaia homosexual naten ikuspuntutik idatzitakorik. Gainera, oso nabarmena da idazleak duen mundu honen ezagutza, barru-barrutik gainera, oso ongi azaltzen baititu harreman eta afektibitate homosexualak. Baina hori alde batera utzita, oso-oso liburu aspergarria iruditu zait, zaila jarraitzeko, astuna, etengabeko atzera-aurrera joan-etorriekin … Beste inpresio bat eman didaten orainean; hau da, Axi gaixotuta dagoen garaian kokatutako atalak. Hunkigarria da Josebak bere lagunaz sentitzen duen kezka, mina, itxaropena …. Bereziki polita 11.kapitulua. Baina gainontzekoa ez… Gehiago irakurri