Ospa

1

Izenburua: Ospa
Idazlea: Juan Luis Zabala
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2017

Telefonoz deitu dio Wim Wenders zinegileak. Kanpinean Bob Dylanen kantu bat entzutean hunkitu egin da. Bartzelonatik bueltan, Mikel Laboa hil dela jakin du irratiz. Eduardo Txillidaren eskultura famatua rotaflexarekin apurtzea erabaki du… Juan Luis Zabalaren 23 kontakizunetako pertsonaiaren bat ezagutuko duzu ziur aski. Litekeena da zeu izatea horietako bat, edo zure lagunen bat, edo auzokoa bestela.

Ez dago liburuko 23 narrazioak batzen dituen gai bakarra, nahiz eta denen artean baden ahaidetasuna: ezinegonak iheserako gogoa edo premia pizten du pertsonaia gehienengan, baina ihesa batzuetan ezinezkoa da, ezustekoen iturri ere bai inoiz, eta beste askotan abiaburura itzultzeko lehen pausoa.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Ez zait asko gustatu Juan Luis Zabalaren azken liburua. 23 ipuin daude liburuan eta, bi edo hiru kenduta, ez zaizkit oso balekoak iruditu. Liburua gustura irakurtzen da, ipuinak laburrak direlako eta hizkera duina delako, baina ezin dut esan gozatu egin dudala. Aurreko liburua (Txistu eta biok) asko gustatu bazitzaidan, honekin Juan Luisek huts egin duela uste dut. Beraz, hurrengo liburuaren zain geratu behar. Ea laster heltzen den!