Txistu eta biok

6

Izenburua: Txistu eta biok
Idazlea: Juan Luis Zabala
Argitaletxea: Algaida
Urtea: 2016

Berria egunkarian kultura arloko kazetaria da Txistu eta biok nobelako pertsonaia nagusia. Albaitariak Txisturi, etxeko txakurrari, gaitz bat diagnostikatu dionean, harekin duen harremanaz idazten hasi da. Lanetik aparteko idazketa libreari gustua hartuta, bere beste hainbat kontu jorratzeari ekiten dio. Kulturarekiko sentitzen duen desatxikimendua du aipagai nagusietako bat; desatxikimendu horren frogatzat du, adibidez, José Saramagoren heriotzaren berri Radio Marca entzunez jakin izana. Ilunabar batez, Txisturekin etxe inguruko paraje bakarti batean paseatzen ari dela, hilotz bat aurkitu, eta horrek, ustekabean, trama poliziako patetiko samar batean barneratuko du kazetaria. Tramako gertakarien kontaketa gai askori buruzko gogoetekin uztartuko du: konpromiso politikoa, Euskal Herriko gatazka, xenofobia, aporofobia, feminismoa, zoriontasuna, alienazioa.

6
Iruzkina idatzi

avatar
6 Comment threads
0 Thread replies
1 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
6 Comment authors
Portugalete 62.1Irun 67.1Santurtzi 53.1Azkoitia 76.1Donostia 47.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Portugalete 62.1
Portugalete 62.1

Besterik gabe irakurtzen den liburua da “Txistu eta biok” Erraz irakurtzen da, baina ez dut esango horregatik liburu ona denik, ez bada erraza izate horrek lagu dezakeela irakurtzera ohitua ez dagoen bat irakurzaletzera. Plano ezberdinak daude lotuta: txakurrarekikoak, gogoetak eta intriga. Lotura ez zait niri oso-oso naturala iruditu, pitin bat bortxatua baizik.

Irun 67.1
Irun 67.1

Gaurko gizartearen alor asko jorratu ditu, baina beti txakurraren presentziaren inguruan, Txistu. Kuriosoa izan daiteke txakur jabe guztiak berdinak direla sinisten dugulako, eta honen bidez beste alor batzuk azaltzen zaizkigu. Baina azkenean ahul xamar geratzen da. Trama beltza ere oso ahula da.

Santurtzi 53.1
Santurtzi 53.1

Michel de Montaigne (1533-1592) idazle frantziarrak Essais, “Saioak” jarri zion izena bere obrari, eta izenarekin batera generoa asmatu zuen. Horixe ikas daiteke Batxilergoan, Literatura Unibertsala (Iñaki Aldekoa eta Mari Jose Olaziregi, EIZEI-Erein, 2012) liburuan eta irakasgaian. Irakurri ere, irakur daiteke bazekiela Montaignek detaile txikienari ere etekina ateratzen, gauza hutsalena ikasbide bihurtzen, eta s Saioa genero irekia dela, bertan gai asko sar daitezkeela: politika, filosofia, pedagogia, lana, ohiturak eta abar; eta gauza horietaz guztietaz mintzatu zela Montaigne bere liburuan, modu labur eta atseginean mintzatu ere. Antzeko zerbait egin du Juan Luis Zabalak bere azken lanean, Txistu eta biok obran, hain zuzen… Gehiago irakurri

Azkoitia 76.1
Azkoitia 76.1

Liburua oso kapitulu motzez osatuta dago, oso erraz irakurtzen direnak. Liburuaren ildo nagusia txakur bat eta bere jabearen arteko harremana da. Beste bi adar ere baditu, etorkin baten hilotza aurkitzen duenean eta emaztea ez den emakume batekin daukan harremana. Hiru adarretatik nagusiena, gustatu zait, ez horrenbeste beste biak. Txakurrarekin egiten dituen paseoetan sortzen zaizkion burutazioek jabearen kontraesanak azaleratzen dituzte (etorkinekiko jarrera, kultur kazetaria izan arren futbolak sortzen dion erakargarritasuna…), kritika/autokritika gordina eginez. Kapitulu hauen amaiera askotan esaldi borobil/gogoangarri dexente aurkituko dituzu. Ezin horrelakorik esan beste bi adarrez, ez zaizkit sinesgarriak egin. Oso erraz irakurtzen denez, aste bukaera edo zubi batean… Gehiago irakurri

Donostia 47.3
Donostia 47.3

Liburuaren kontrazalak hauxe dio: “Disimulurik gabeko alter ego bat baliatuz, neure buruaz hitz egin dut, horrela neure gizarteaz eta neure garaiaz ere ari nintzela pentsatuta”, adierazi du egileak. Protagonista Berria egunkariko kultura arloko kazetaria da, 25 urte eman ditu lanbide horretan, eta etsituta dago kulturarekin. Kultura arloko jende interesgarri asko elkarrizketatu arren iruditzen zaiolako bere bizitzan ia ez dela ezer gertatu. Hara zer dioen 67. orrialdean : “Kultura, egun eta hemen, hamarretik bederatzi eta hiru laurdenetan gutxienez, merkataritza, turismoa eta erakunde ofizialen propaganda da; edo, onenean, denborapasa entretenitu, atsegin eta kontsolagarria norbanako desaktibatu, desartikulatu eta automizatuontzat. Denok esaten dugu, aho… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Aspaldian jorratu gabeko eremura itzuli da Juan Luis Zabala, helduen literaturara, hain zuzen. Irun saria eskuratu du liburu honek eta ondo merezita du sari hori. Izan ere, oso gustura irakurtzen den liburua da, baita erraz eta arin ere. Txistu txakurra aitzakiatzat erabiltzen, Zabalaren alter egoaren bizitza kontatzen du eleberri honek. Kultur-erreferentzia piloa tartekatzen du, baina hori ez da batere astuna, oso aberasgarria baizik. Amaiera ustekabekoa da eta oso zapore ona uzten du liburuak. Ondorioz, guztiz gomendagarria Juan Luis Zabalaren azken liburu hau.