Bideak, aldapak eta bihurguneak

5

Izenburua: Bideak, aldapak eta bihurguneak
Idazlea: Juan Luis Zabala
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007

Bizikleta maite duen neska gazte bat, neba txirrindulari profesionala duena eta bera ere kirol horretan saiatzen dena: horra istorio honetako protagonista eta kontalaria, hilabetean zehar idatzitako egunerokoaren bitartez bere kezka eta gorabeherak agertuko dizkiguna. Bizitza ez da ziklismora mugatzen ordea: hor dira liburuak, musika, mutilak… baita txirrindularitza batere axola ez zaien lagunak ere, Amaia bezala.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Azpeitia 77.2UrnietaAzkoitia 76.4Deba 75.1Donostia 47.2 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Azpeitia 77.2
Azpeitia 77.2

Liburu honek duen luzeena izenburua dela esango nuke, hasi orduko bukatzen baituzu. Gaia oso interesgarria, baita oso bizikleta zalea ez izanda ere. Bizikleta maite duen eta kirol horretan saiatzen den neska bat da protagonista, eta eguneroko baten eran dago idatzita; asko gustatu zait formatua. Hizkuntza aldetik ere oso ondo. Baina hasi orduko bukatu egiten duzu, eta horrek pixka bat amorrua eman dit. Kirola, emakumea eta kirola, jendearen erantzuna edo presioa, gazteen arteko harremanak… gai interesgarriak lantzen ditu oso, baina gutxiegi landuta daude nire gusturako.

Urnieta
Urnieta

Txirrindularitzaz dihardu liburu honek, emakume baten ikuspegitik. Txirrindulari amateurra da protagonista. Anaia, berriz, txirrindulari profesionala du. Tourrean ez da oso ondo ibili, eta komunikabideen erasoa eta jendearen begiratuak jasan behar ez izateko, oporretan joango da. Liburua oso laburra da, hasi orduko bukatzen diren horietakoa, eta ez du sakonki ezer jorratzen, baina hainbat gai agertzen ditu, azaletik bada ere: komunikabideak zenbaitetan zein maltzurrak diren, jendeak bizcar nola ematen duen gauzak okertzen direnean, kirola eta parranda ezin uztartzeak gazteengan motibazio aldteik izan dezakeen eragina, gaztetxeen aurkako jazarpena, emakumeen kirola gizonezkoenaren aldean zein itzalpean gelditzen den. Ondo kontatutako istorioa da, baina ez dago… Gehiago irakurri

Azkoitia 76.4
Azkoitia 76.4

Egunkari baten giro intimoko olatuetan ibiltzen iaioa da Juan Luis zabala. Hasiera hasieratik engantxatzen du istorioak. Txirrindularitza ez dudala batere gustuko jakinda are gehiago merezi du txapela. Liburuak ardo onek bezala lagatzen du arrastoa ahoan. Irakurri ondoren, motza dela iruditu zait une batez eta gero ohartu naiz ezetz; ez zela hori, baizik eta bere arrastoak beste kopa bat ardo hartzeko eskatzen didala. Izan ere aspaldi ikasi nuen laburra eta ona dena bi aldiz ona. Biziki gomendatzen dut.

Deba 75.1
Deba 75.1

Hasieran ez dirudi kontrazalean adierazten duen halako gai batek horrenbesterako emango duenik, baina idazlea leun-leunki protagonistaren sentimenduetan sakontzen joaten da eta bere desio eta kontraesanak aztertzen joaten da, historioa interesgarria bihurtzen duelarik. Gazteen topiko batzu ere azaleratzen ditu bitartean, baina harrigarriena bapatean hiru esaldiekin liburua bukatzen duela, planteatutako egoerei bere garapen denbora eman gabe.

Donostia 47.2
Donostia 47.2

Oso azkar irakurtzen da, oso motza da eta. Narrazio bat dela esango nuke. Ondo dago tajututa, sentimenduak ondo adierazita daude eta pertsonaiak sinesgarriak dira. Gomendagarria. Baina aukeran laburregia.