Iluneko Argi

0

Izenburua: Iluneko Argi
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Raquel Catalina
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2019
Adina: 10-12 urte

Hainbat belaunaldiko pertsonen arteko adiskidetasuna, naturarekiko maitasunaren esparruan. Girotzea: Trama Euskadin gertatzen da, gaur egunean. Laburpena: Hermenegildo beti izan da pixka bat erretxina, baina zerbait aldatu da, bihotzekoak eman ondoren. Goizeko pasealdian, neskato bat ezagutu du; Iluneko Argi deitzen dio berak. Neskatoa egunero doa oinez ikastetxera, bederatziko taula xuxurlatzen. Hermenegildok babestu egiten du eta, egun batean, halako batean, partekatu du bere sekretua: zuhaitzek hitz egin eta ipuinak kontatzen dituzte, eta beraiek entzun ditzakete. Baina, Hermenegildoz gainera, bere amak ere zaintzen du neskatoa, leihotik, ikastetxerako bidean, bai eta eskolako atezainak ere; atezainak agirika egiten dio, bidean entretenitzearren, eta Hermenegildori neskatoa jazarten duela esaten dio. Atezainaren akusazio bidegabe horrek kaosa eragin du: Hermenegildo etxean itxi eta bere buruari zaintzeari uzten dio. Carmen arrebak eta auzokideak osasuna eta higienea berreskuratzen laguntzen dio eta, prozesu horretan, Hermenegildok zuhaitzen adiskidetasuna ezagutzen du, bai eta Iluneko Argiren samurtasuna eta maitasuna ere.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments