Lainoa janez

0

Izenburua: Lainoa janez
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2015

Munduko disonantziek maitaleen borrokak dirudite (Hölderlin), eteten den oto berriro lotzen da, Bach-en fuga bariaziodun batean bezala edo poema dadaista batean bezala. Esku batek jakiteko garinari eusten dio, besteak bonba atomiko bati; esku batek pospolo izekiari eusten dio, besteak unibertsoaren ilunpe mugagabeari. Ut pluvia poesis, poesia euri da, denbiran atzeraja, udazken-uda-udaberri-negu; dena urak darama, eta nia lainoa janez zahartzen da, atzeraka oroituz.

 

Haizeari eskutik heldu, agure itsu bati bezala,
zuhaitzen ukimena sentiarazi
eta hostoen hatz berdeen egonezina;
epitafio bat xuxurlatu:
hemen euria egin du.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu