Paranoiaren hozberoa (Nintendorena)

1

Izenburua: Paranoiaren hozberoa (Nintendorena)
Idazlea: Juan Izuzkiza Tartas
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2008

Esku artean duzun liburua irakurtzea erabaki baduzu, ipurdia, besapea edo mingain azpia prest izan haren mamiak bertan atsedena har dezan. Saiakerak, termometro gisa, paranoia noraino duzun barneratuta argituko dizu, bi salbuespenekin: erremediorik gabe gaixo bazaude, gaixotasunak berak nahi duena erakutsiko dizu termometroak eta, beraz, liburuak ez dizu merezi; eta gaixo ez bazaude, ez zenuke denbora alferrik galdu behar inolako saiakerarekin.
Halaber, profezia txiki bat ezkutatzen du liburuak, baina ez dago non ikusi, horrengatik hona hemen aurrerapena: sasi jakitun-oilagorrak altxatu behar dira nola oihukatzen duten ikusteko. Haserretzeko joera sutsua dutenez, profezia betetzeko, haien horzkadek nonbait azaldu beharko dute.
Azken ohartxoa, ia hermetikoa, iniziatuentzat: irakurtzea erabaki baduzu jakin «toooshack, toooshack, toooshack» gudu kantak inspiratu duela saiakera osoa.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Alkiza 96.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Alkiza 96.1
Alkiza 96.1

Oraingoan, zoritxarrez, dezepzio baten berri ematera nator. Izuzkizaren “Paranoiaren hozberoa”-k ez du ezta Nintendorena, hau da, joku/jolas bat eskeini ere egiten. Zein fenomenoari orokorrean edo, zehatzago, zein paranoiari hartu nahi dion tenperatura argitu gabe geratzen da, nire ustez behintzat. Esaten diren gauzak batere argudiatu gabe pilatzen dira bata bestearen atzetik, esan nahi duena eraiki gabe (edo eraikitzeko lanik hartu gabe). Hortaz gain akatsak, aipu okerrak eta autoreen ideien desitxuraketa nabarmenak daude. Bat aukeratzearren (nik ezagutzen dudan arlo batetik badaezpada, baina esanguratsua beste kasutan ere autoreak zer egiten duen imajinatzeko), 91. orrialdean Darwin aipatzen du “… politiko zuzena ez den azken… Gehiago irakurri