Zatoz nirekin Santiago de Compostelara

0

Izenburua: Zatoz nirekin Santiago de Compostelara
Idazlea: Joxemari Iturralde
Ilustratzailea: Amaia Ballesteros
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2017

Irudika ezazu egoera hau: gaztea zara eta arazoak dituzu etxean, gurasoekin, ikastetxeko lagunekin; benetan denboraldi kaxkarra ari zara pasatzen… Zer egin egoera larri horri buelta emateko? Hilabeteko atsedena hartu eta bidean hasi ibiltzen. Orreagatik Santiago de Compostelaraino 800 kilometro dituzu zeure burua lasaitzeko, ideiak argitzeko, arazoei konponbidea aurkitzeko… Donejakue bidea mundu berria, ezezaguna da, guztiz aproposa jende bitxia ezagutzeko, ezusteko abenturak bizitzeko, lagun berriak egiteko agian, eta baita ere pertsona maltzurrak, gaiztoak aurkitzeko, denetik baitago bertan. Eta protagonista Santiago de Compostelara iristen denean konturatuko da bizitza aldatu egin zaiola nolabait. Ohartuko da ez dituela jada etxetik atera zenean zituen arazoak… orain beste arazo berri batzuk baititu…

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu