Ispiluak eta itsasoak

1

Izenburua: Ispiluak eta itsasoak
Idazlea: Joxean Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Maria Garrastazu hamasei urteko gazte bat da, neska eder eta argia, 1920ko hamarkada aldean Zestoako bainuetxean lan egiten duena. Monsieur Perrin deritzan bezero batek, dandya izatez eta ispilu marka bateko saltzailea ogibidez, berarekin lan egitea proposatuko dio, eta, gurasoak Aizarnako baserrian utzita, bere bizitzako lehen bidaiari ekingo dio, lehenik Biarritzera eta gero Parisera eramango duena. Dotoreziaz eta xalotasunez kontatzen digu Joxean Agirrek istorio hau, Belle Époque-ko edertasun eta xarma eta gaztaro galduaren ukitu nostalgikoa batzen dituena.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu polita Joxean Agirreren azkena, nahiz eta garrantzi gutxikoa izan bere beste liburu guztien artean. Izan ere, Joxeanek liburu luzeak idazten ohi ditu eta hau oso laburra da, istorioari zuku gehiago atera ahal izan arren. Baserriko neska txiro bat Zestoako bainuetxean lan egiten hasten da eta bezero aberats batek, ispiluak saltzen dituenak, berarekin eramango du Parisera. Neskak berak kontatzen du bere historia, baina Parisen gertatu zitzaiona azaldu eta gero liburua amaitzen da. Beraz, Joxean Agirreren liburuen artean bigarren mailakoa den liburu hau bakarrik gomendatzen diet Joxeanen liburu guzti-guztiak irakurri nahi dituztenei.