Eneko Irigaray, aljeriar konexioa

0

Izenburua: Eneko Irigaray, aljeriar konexioa: ETAko sortzaile baten ibilerak
Idazlea: Joxean Agirre
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2018

1936an jaio zen Eneko Irigaray, ETAko sortzaileen taldean gazteena eta atipikoena ere bai seguru asko. Iniziatiba handikoa, marxista goiztiarra eta heterodoxo samarra, ez zuten inoiz atxilotu, ez zuen espetxerik zapaldu eta 1961ean falangistaz beteta Donostiara zihoan trenaren kontra burutu zuten atentatuaren ondoren atxiloketak hasi zirenean muga igarotzea erabaki zuen, baina Ipar Euskal Herrian ere ez zuen errefuxiatu paperik eskatu eta espainiar pasaportearekin jarraitu zuen eta jarraitu du geroztik ere bizitzen egon den lekuetan egoiliar gisa lan eginez.
1965eko martxoan iritsi ziren Argelera Eneko Irigaray eta Julen Madariaga, lehenik Estatu frantsesetik kanporatuak izan eta ondoren sei hilabeteko espetxe zigorra jaso ondoren ihesi. Aljeria independentzia lortu berria zen eta mundu osoko liberazio mugimenduek ordezkaritzak zituzten. Eneko Irigarayk bertan emango zituen ondorengo hamaika urteak, ETAren ordezkaritzaren kargu. Hala, bada, donostiarrak ez du beharbada eragin funtsezkorik izan ETAren bilakabide estrategikoan, erabakiak hartzeko orduan beti minorian egotea egokitu baitzitzaion, baina bere eskua ezinbestekoa izan zen nazioartean erakundeak izan zuen proiekzioan.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar